Teknologia albisteak

Altzan ere bai euskarari

Erabiltzailearen aurpegia
BizaRa In elkartea - Altzako Bai Euskarari Akordioa
2003-05-16 : 11:05

Komertzioa eta Ostalaritza, Lan Mundua eta Zerbitzuetako 43 gizarte eragile altzatarrek Bai Euskarari Akordioa sinatu dute.

“Euskararen Ekimen Estrategikoak. Donostiako Plan Orokorra” eta “Bai Euskarari Akordioa” oinarri hartuta, Altzako errealitateari egokitutako Euskararen aldeko konpromiso prozesu bat bideratzen ari gara Altzan, bertako euskalgintzak bultzatu, gizarte eragileek protagonizatu eta Donostiako Udalak lagundu eta babesten duelarik. Gure helburua: euskarak garapen osoa eskuratzea altzako bizitzaren esparru guztietan.

Euskararen aldeko konpromisoak 32 elkartek

Egitasmoa 2001eko abenduan jarri zen abian. Lehenengo urtean lau sektoretan egin zen lan: irakaskuntzan, kulturan, gazteen aisialdia eta kirolean. Emaitzak oso positiboak izan ziren: 47 gizarte eragilek sinatu zuten Bai Euskarari Akordioa eta hauetarik 32k hartu dituzte Euskararen normalizazioaren aldeko konpromisoak.

Aurten beste hiru sektoretan ari da lana garatzen: merkataritza eta ostalaritza, lan mundua eta zerbitzuak. Hain zuzen ere, sektoreotako 43 gizarte eragilek azaldu dute prozesuan parte hartzeko prestutasuna Bai Euskarari Akordioa sinatuz, gaur ilunabarrean egindako ekitaldian. Prozesu honetan plan estrategiko bat diseinatuko dute sektoreka, ekainean, parte hartzaileek euskararen normalizaziorako neurriak erabakiko dituztelarik. Azkenik, eragile bakoitzak erabakiko du zein konpromiso hartzen duen bere erakundeak euskararen normalizazioaren bidean aurrera egin dezan.

Ziurtagiria langileendako

Neurri zehatzak hartu dituzten eta hartuko dituzten gizarte eragileek Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratu ahal izango dute. Bai Euskarari Ziurtagiria gizarte eragileon ahalegina saritzeko sortu du Kontseiluak, erakundeak gizartearen aurrean normalizaziorako alde egiten duen lana kreditatuz.

Erantzun

Sartu