Teknologia albisteak

Teknologia berriak eta euskararen erronka, Donostiako Udako Ikastaroetan

Erabiltzailearen aurpegia
ELHUYAR Aholkularitza
2003-05-14 : 12:05

XXIII. Udako Donostiako Ikastaroetan, "Teknologia berriak eta euskararen erronka: hizkuntza gutxituen hedapena teknologia berrien bitartez" mintegia ekainak 23tik 25era bitarte.

ELHUYAR Aholkularitzak 3 eguneko mintegia antolatu du Donostiako Udako Ikastaroen egutegiaren barruan. Bertan parte hartzeko gonbitea egin nahi dizuegu. Beka eskatzeko aukera ere badago (matrikularen %50a bekatzeko aukera dago).

Informazio gehiago nahi izanez gero, EHUko Udako Ikastaroen webgunera edo ELHUYAR Aholkularitzara jo besterik ez duzue.

D.1 MINTEGIA: Teknologia berriak eta euskararen erronka: hizkuntza gutxituen hedapena teknologia berrien bitartez.

Zuzendaria: Ainhoa Beola Olaziregi Irak. And. ELHUYAR Aholkularitza. Usurbil.

Helburuak: Teknologia berri anitzak sortzen, garatzen eta sustatzen ari diren aroan, euskaraz eta hizkuntza gutxituetan garatzen ari diren hainbat metodologia, euskarri eta proiekturen berri emango da.

Euskarak aurre egin dio teknologia berrien aplikazio anitzak bideratzeko erronkari, eta mintegian honen guztiaren berri emango da, aplikazio desberdinak aurkeztuz: hizkuntzalaritzan aplikatzen ari diren teknologietatik hasi, infoingenieritza linguistikoan gauzatzen ari diren ahotsen ezagutza automatikotik pasa, eta erabateko kalitatearen gestiorako sortu diren software eta atari telematikoekin amaituz, teknologia hauek guztiek merkatuan eta euskaraz duten presentzia aztertuko dira.

Softwareetan, hardwareetan, intranetetan, estranetetan, atari telematikoetan eta programa teknologikoetan, euskaraz garatzen ari diren produktu eta proiektuak ezagutzera emango dira (enpresa mundukoak, merkatukoak, irakaskuntzakoak, etab.), beste hizkuntza gutxituekin dauden antzekotasun eta desberdintasunen berri emanez.

ELHUYAR Aholkularitzaren lankidetzaz.

Matrikula-prezioak: Maiatzaren 31 arte: 60 euro. Ekainaren 1etik aurrera: 72 euro.

Mintegiaren hizkuntza ofiziala: euskara.

EGITARAUA

  • Ekainak 23

9:00etan Dokumentazioa banaketa

9:15etan 1. Sesioa: "Hizkuntzaren Industria antolatzeko urratsak" KEPA SARASOLA Irak. Jna. Informatika fakultatea. Donostia-San Sebastián. UPV/EHU.

11:30etan 2. Sesioa: "Comprehension, Translation and the EU: new tools on the Language Technology Market" GABOR PROZSEZKY Irak. Jna. Morphologic. Budapest. Hungria.

  • Ekainak 24

9:15etan 1. Sesioa: "Teknologia berrien erronka hizkuntza gutxituen aurrean" JOKIN GARATEA Irak. Jna. GAIA Euskadiko Telekomunikazioen Klusterra. Donostia-San Sebastián.

11:30etan 2. Sesioa: "Kalitatearen gestioa euskaraz teknologia berrien bitartez: baGOAZ proiektua eta GOA softwarea" LEIRE ARRIZABALAGA ARANBARRI Irak. And. ELHUYAR Aholkularitza. Usurbil.

  • Ekainak 25

9:15etan 1. Sesioa: "Euskaraz bizitzeko tresnak garatzen" JOSU WALIÑO Irak. Jna. ELEKA ingeniaritza linguistikoa. Usurbil.

11:30etan 2. Sesioa: "Euskararako hizketaren tratamendua gaur" INMA HERNAEZ Irak. And. Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola. Bilbo. UPV/EHU.

17:00etan Mahaingurua: "Teknologia berrien erronka Euskara eta Hizkuntza Gutxituetan"

ARACELI DÍAZ DE LEZANA Irak. And.
Eusko Jaurlaritza. Vitoria-Gasteiz.
JOSU WALIÑO Irak. Jna.
ELEKA ingeniaritza linguistikoa. Usurbil.
JOKIN GARATEA Irak. Jna.

GAIA Euskadiko Telekomunikazioen Klusterra. Donostia-San Sebastián.

Erantzun

Sartu