Teknologia albisteak

Gidoi ikastaroa

Erabiltzailearen aurpegia
Naiara Zubillaga / Itziar Gomez - Pausoka S.A.
2003-05-05 : 11:05

Gidoia lanbide bat da, artisautza modu bat, asko du ofiziotik. Ofizioaren oinarrizko kontzeptuak eta teknikak erakustea du helburu ikastaro labur honek. Gure xedea ez da inori idazten erakustea, ez imajinazioa suspertzeko errezetarik ematea. Gidoiaren oinarrizko kontzeptuak eta lanabesak ulertzen saiatuko gara. Gidoigintzan hasi nahi duenari, besteen lanetatik ikasteko baliabideak eskaini nahi dizkio ikastaro honek. Tresneria horrek berak lagunduko dio bere lan propioa zorrotz aztertzen.

Ikusiz ikasten saiatuko gara: film eta telesaio eredugarrietan aurkituko dugu ikasbidea. Ikusiz ikasten da gidoigintza.

  • DATA: Maiatzak 7tik Ekainak 16ra
  • IRAUPENA: 3 orduko 12 saio. (Astelehena eta Asteazkenetan). Arratsaldez 16:00tik 19:00 bitartera.
  • NORI ZUZENDUTA: Gidoigintza jorratu nahi duen edonori. Sormena eduki eta ideia gidoi nola gauzatu ikasi nahi duenari.
  • IRAKASLEAK:JOSEAN MUÑOZ (Gidoilari ezaguna. "karramarroaren uhartea" Goya saridun animaziozko luzemetraiaren gidoilaria) eta RITXI LIZARTZA (Gidoilaria. "Goenkale" telesaileko euskara arduradunen taldekoa. Dramatikoen hizkuntza)
  • EGITARAUA:
  1. - Zer da gidoia? / Gidoiaren definizioak. Gidoigintzarenak. Gidoigilearenak./ Gidoigintzaren atalak.
  2. - Eszena/Sekuentziak/Aktoa
  3. - Pertsonaiak. Heroea/Protagonistak/Albokoak/Tartekoak. Helburua/Aldaketa. Ezaugarriak. Biografia. Ezkutuko ikerketa.
  4. - Abiapuntua. Azalpena. Muina.
  5. - Bihurguneak. Trama nagusiak/menpekoak
  6. - Elkar hizketak. Arauak. Debekuak. Aholkuak.
  7. - Telebista. Berezitasunak. Ahozkotasuna. Formatuak
  8. - Hiztegia.
  9. - Hizkuntza dramatikoa.
  • ZENBATEKOA: 325 €

INFORMAZIOA:
943297111
www.pausoka-eskola.com
eskola@pausoka.com

Erantzun

Sartu