EIZIEk dei egin du Literatura Unibertsaleko bildumaren barruan 2003an esleituko diren itzulpen lanen lehiaketara. Ohi bezala, EIZIEk 26 idazleren obra zerrenda bat hautatu du.
Proposamenak aurkezteko epea 2003ko maiatzaren 16an amaituko da, eguerdiko 12ak baino lehen, eta EIZIE elkartearen egoitzara bidali behar dira itzulpenak.
Ikus hemen oinarriak eta hautatutako obren zerrenda.
Lehiatzaile orok obra baterako edo gehiagotarako itzulpen-proiektuak aurkezten ahalko ditu, bakoitzari bere lema eta gutunazal itxia erantsiz (ikus itzulgaien zerrenda).
Aurkeztu beharrekoak
Hamar orrialdeko lagina aurkeztu behar da euskaraz, lau kopiatan eta orri zenbakituetan. Besterik aipatzen ez denean, liburuaren -ez hitzaurrearen- hasierako orriak itzuli behar dira (12 tamainako letra, lerro arteko espazioa 1,5).
Itzulpena egiteko erabilitako jatorrizko liburuaren fotokopiak (10 orrialdeko laginari dagozkienak), lau kopiatan, eta bibliografi fitxa (jatorrizko titulua, edizioa, urtea, eta abar). Jatorrizko testua Internet saretik jasoa baldin bada, helbide zehatza adierazi behar da.
Itzulpen proiektu bakoitzak ezizena eramango du. Aparteko gutunazal itxi batean itzultzailearen izen-deiturak, helbidea, telefonoa, sinadura eta nortasun agiriaren fotokopia emango dira, kanpoaldean itzulgaiaren titulua eta itzultzailearen lema edo ezizena adieraziz.
Itzulpen-proiektua postaz bidali nahi izanez gero, ÇLiteratura UnibertsalaÈ lehiaketarako dela adierazi behar da gutunazalean.
Adjudikaziorako epaimahaia
Itzulgaiak nori esleitu, horretarako eratuko den epaimahai batek erabakiko du eta honela osatuko da: Eusko Jaurlaritzak izendaturiko itzulpen-munduko aditu bat, itzulpenen argitalpenak egingo duen argitaletxeak proposaturikoa, eta EIZIE elkarteak izendaturikoa. EIZIE elkarteak idazkari bat ere izendatuko du, hizpiderik eta botorik gabe arituko dena. Epaimahaiaren erabakia atzeraezina izango da. Oharrak
Esleituak izan diren proiektuen itzultzaileei soilik emango zaie epaimahaiaren erabakiaren berri, eta liburu osoa itzultzeko kontratua sinatuko dute EIZIEk eta itzultzaileak. Liburuak itzultzeko epea orri kopuruaren araberakoa da: 125 orri - 6 hilabete / 250 orri - urtebete / >250 - proportzioan kalkulatuko da.
Itzulpenen bat obraren jatorrizko hizkuntzatik ez bada egin, gutxienez bi sorburu-hizkuntza erabili beharko dira, eta horiei dagozkien orrialdeen fotokopiak aurkeztu. Argibide gehiago jasotzeko jo bulegoa@eizie.org helbidera edo 943 277111 telefonora.
Erantzun
Sartu