Sustatu logoa Teknologia albisteak

Windows euskaraz, bai ala ez ??

Mari Carmen
2003-04-16 10:04

Informatika gaietan aditu zaretenei laguntza eskatzera nator. Gure enpresan ordenadore berriak erosi behar ditugu eta windowsa euskaraz jartzea pentsatu dugu. Informatika enpresari eskaria egin eta mila traba jartzen dizkigu. Trabak errealak al dira ?

Hamar bat ordenadore sarean daude gure enpresan. Laister horietako sei ordenadore zahar kendu eta beste sei berri jarri nahi ditugu. Erosiko dugun ordenadore berrietan Office 2000 euskaraz instalatuko dugu eta informatika enpresari windowsaren azkeneko euskarazko bertsioa jar diezagula eskatu diogu. Baina eskari horren aurrean trabak mila dira.

Batetik, ez dakitelako Windows 2000ren euskarazko bertsiorik dagoen ala ez. Bestetik, "partxeak" euskaraz egiten ez direlako. Hau da programa guztiak erabat perfekto sortzen ez dituztenez, ondoren zenbait ikutu egin behar izaten zaizkiela. Ikutu horiek ondoren sortutako programa txikietan konpontzen direla eta euskaraz sekula ez direla aterako programa txiki horiek.

En fin, kontuak kontu, trabak mila. Horregatik, nahiko nuke informatikan aditua eta aldi berean euskaltzalea den norbaitek zalantza hauek argitzen laguntzea eta benetan aipatutako arazo horiek errealak diren ala ez esatea.

Norbaitek erantzutea eskertuko genuke.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu