Sustatu logoa Teknologia albisteak

Euskal Herriak Euskal Unibertsitatea

Euskal Unibertsitatearen alde, Oñatira!

Euskal Unibertsitatearen alde, Oñatira!

Apirilaren 12an Euskal Unibertsitatearen aldeko ekitaldi nazionala antolatu du "Euskal Herriak Euskal Unibertsitatea" gizarte-mugimenduak. Eguarteko 11:00etan hasiko da, Oñatiko unibertsitate zaharraren aldameneko institutuan. Aretoko saioak manifestazio bati emango dio bidea, eta manifestazioa unibertsitateko klaustroan bukatuko da. Gero, herri-bazkari batez emango zaio amaiera ekitaldiari.

Ekitaldi beroa eta jendetsua izan dadin nahi genuke. Erakutsi nahi dugu Euskal Unibertsitate baten premia dugula, eta aldarrikapen hori ez dagokiela unibertsitarioei soilik, gizarte osoari baizik.

Aspalditik lanean

Euskal Herriak Euskal Unibertsitatea ekimenak duela urtebete eman zuen ezagutzera bere burua. Euskal Unibertsitate baten aldeko gizarte-aldarrikapena zabaltzen dihardu orduz geroztik: sinadurak biltzen (BaiEusUni kanpaina), gizarte-eragileekin harremanak sendotzen, herrietan bilerak egiten...

Zapatuan Oñatira

Oñatiko ekitaldia gizarteratze fasea indartzera dator. Iruditzen zaigu une egokia dela Euskal Unibertsitatearen eskakizuna zabaltzeko eta indartzeko. Herritarrok geure egiten badugu aldarrikapen hori, urrats handia egingo dugu etorkizun hurbilean Euskal Unibertsitate bat eraiki dadin. Beraz, larunbatean, denok Oñatira!

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu