Sustatu logoa Teknologia albisteak

Oarso Telebista berriz ere gure etxeetan

Juan Luis - Oarso Telebista
2003-04-04 10:04

Aspaldi sortu arren, 1996an, emisio ordurik ez du izan. Orain berriz, eta euskal medioak itxi ere egiten direnean emisio orduei eutsi eta etxe guztietara sartuko da OTB. Talde berria eta programazio berria ikus-entzulearen eskura.

Oarso Telebista Oarsoaldeko edo Oiartzualdeko (Oiartzun, Lezo, Errenteria eta Pasaia) euskarazko telebista da. 1996ko udaberrian sortu zen eskualdeko euskara elkarteen ekimenez. Geroztik, zailtasun eta oztopo ugariren gainetik bailarako euskaldunak informatzeko eta entretenitzeko lanean jardun zuen 2002ko apirilaren amaiera arte.

Bideragarritasun ezak programazioa etetera eraman zuen telebista. Ordutik hona seinaleari eusteko jarraipeneko irudi eta soinua emititzen aritu da. Oiartzualdeko euskarazko hedabideak plan estrategiko batean murgilduta daude azkenaldian.

Hala, lantaldea berritu eta berriz ere programak produzitu eta emititzeari ekingo dio OTBk.

Programazioa

Programazio berriari apirilaren 10ean ekingo dio. Astelehenetik ostiralerako programazioa ondoko atal hauek osatuko dute besteak beste: lau herrietako berriak, eguraldia, musika, sukaldaritza, udaletako berriak, zerbitzuak, elkarrizketak...

Egunero iluntzeko 20:00etan, gaueko 22:00etan eta eguerdiko 14:30ean (aurreko eguneko errepikapena).

Aurkezpena

OTBren aurkezpen prentsaurrekoa hilaren 8an egingo da Oiartzungo Manuel Lekuona bibliotekan eguerdiko 12:00etan.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu