"azioa" aspaldi eginda, yanki damutuek aitortza
Mayor general Smedley Butler, 1933 (Marineetan 34 urtez zerbitzatuta gero)
Gerra ez da soilik iruzurra. Ez da jendearen gehiengoak uste duena. Barrutik ari den taldexkak baino ez daki horren berri. Oso gutxiren mesedetan egiten da, masaren lepotik. (...) Iparramerikar petrolio interesentzako Mexiko herrialde seguruago bilakatzeko lagundu nuen neronek, 1914.ean. Haiti eta Kuba ere leku ondratuak izan zitezen, National City Bank-eko mutilek etekina atera zezaten. Ertamerikako dozenerdi errepublika Wall Street-eko interesen alde bortxatzen. Nikaragua garbitzen, Brown Brothers-en bankuarentzat, 1909tik 1912ra.
Errepublika Dominikarrak 1916.an azukregile amerikarren interesa hobeki zerbitza zezaten ere lan egin nuen. Standard Oil-ek Txinako bidea arazorik gabe urra zezan ere bai. (...) Kapitalismoaren gangsterra nintzen ni. Atzera begira, nago Al Caponeri aholku zenbait emateko gai ere ez ote nintzen izango. Berak iruzurra hiru barrutitan hedatu zuen. Neuk hiru kontinenetara.
James E. Doyle jujeak Morales vs. Schmidt kasuan esandakoa ere galanta da:
*Sinetsita nago espetxe erakundea ziurrenera desagertu beherrekoa dela. Zentzu ugaritan esklabutzaren erakundea bezain jasangaitza da, berdin bihurtzen ditu arrunt zakar bortitz, barruan dituen gizaki oro; ber kaltegarria da gizarte sistemarako, igualtsu zapuzten du giza-anaitasuna. Hainbat zentzutan are garestiago ere ba da... eta ziurrenera irrazionalagoa.
Harrapazak! Mende-herena pasata gero aitortu ordez, hobe tamainako munstrorik sortuko ez balute, ala? Gero Aznarren gisako gaizkileek eredutzat hartzen dituzte eta!
Erantzunak kargatzen...