Egunkaria: lanuzteak herriz herri
Goizean herriz herri egingo dira lanuzteok, eta arratsaldean, Bilboko "la Casilla" kirol gunera joateko deia egin dute sindikatu hauek: EHNE, ELA, LAB, ELB, HIRU, EGAS, ESK, STEE-EILAS.
Pentsatzekoa da jende dezente batuko dela herriko plazetan, lantokien aurrean etab. Baina zure herrian egon ahal da kale agerraldirik? nola joan da?
Goienako langileok ordu beteko lana egingo dugu Egunkariaren alde. Horrelaxe dio Goienako kontseilu sozialak ateratako agiriak:
Egunkariako langileei elkartasuna
Euskarazko Gizarte Erakundeen Kontseiluak eta Euskaldunon Egunkaria-ko langileek martxoaren 13rako deitutako elkartasun egunarekin bat egiten du Debagoieneko Goiena Kooperatiba Elkarteak.
Egunkaria-ko langileei ordubeteko soldataren saria emango diete Goienako langileek. Diru hori, Topaguneak, Tokiko Euskara Elkarteen Federazioak, ireki duen kontu korronte zenbakian sartuko dute, ondoren, hark Egunkaria-koei emateko.
Era berean, martxoaren 13an, herriz herri egingo diren elkarretaratzeetan parte hartuko dugu.
Goienako Kooperatiba Elkarteko Kontseilu Soziala
Erantzunak kargatzen...