Torrealdairen "Artaziak" Susaren webgunean osorik
Susa literatura argitaletxeak, Joan Mari Torrealdai basatiki atxiloturiko euskalzale erdi sainduaren "Artaziak. Euskal liburuak eta Francoren zentsura" izeneko liburua oso-osorik ipini du bere web-gunean
Hemen dago: http://www.susa-literatura.com/cgi-bin/liburuak.pl?lib=best08
Hona hemen argitaletxearen azalpena, azkeneko Literatur Emailuan jasoa:
Artaziak: zentsura zaharra eta zentsura berria
Euskaldunon Egunkariaren aurkako operazio pozial-judizialaren ondorioz atxilotutakoetako bat da Joan Mari Torrealdai. Forutarra dugu, dudarik gabe, Franco garaiko zentsurari buruz informazio gehien jaso eta argitaratutako aditua. Oraingoan, 2003an, Joan Mari bera izan da zentsura-ekintza berri baten biktima. Aurretik ere nozituak zituen artazi bortitz horien ebakiak, Jakin eta Anaitasuna aldizkarien zuzendari bezala.
2000 urtean argitaratu zuen Joan Mari Torrealdaik Artaziak. Euskal liburuak eta Francoren zentsura izeneko liburua. Elkartasun eta salaketa seinale gisa, liburu hori webean osorik ipintzea deliberatu dugu.
Erantzunak kargatzen...