Yahoo Europako zuzendariak esandakoak
Iruñako San Fermin ikastolako ikasle izatetik Yahoo Europako zuzendari nagusia izatera heldu da Javier Etxebeste. Deian irakurri dugu egin dioten elkarrizketa. Politika, Internet, haurtzaroa, euskara eta beste hainbat gai.
Elkarrizketa luzea da, baina handik atera ditugu puntu batzuk. Esan dituenetako batzuk:
Politika: Euskal Herria, kanpotik, kudeaketa gizon-emakume eta exekutibo bikainez osatutako herri moduan ikusten da. hori plus bat da, noski. Bestetik, gizartea, indarkeriarekin ere lotzen da. Hala ere, modu diferentean Madrilen edo beste herrialde batzuetan. Arazo politikoa dagoela ezin da ukatu eta gutako bakoitza juzgatu ezin badezaket ere, uste dut denok garela egoeraren erantzule. Ni neu hala sentitzen naiz.
Internet eta Euskadi: Atzeak erakusten du aurrea eta momentuz, 2,5 milioi biztanle garela kontuan hartuta, egoera ona da. Bi iniziatiba oso garrantzitsu egon dira gurean: Hispavista eta Coverlink eta geroago etorri dira Kaixo modukoak, edo Jalgi edo Aurki. Pertsona hauek errespetuz begiratzen ditut, lan handia egin baitute. Bestetik, erakundeen bultzadak eragin du ospa egindako tropelean egotea orain. Oro har, EAE eta Nafarroa ere apurtzaileak izan dira Interneti dagokionean.
Euskadi mundu globalean: Txikia izateak ez du debila izatea esan gura. EAEk eta Euskal Herriak, jokatu eta irabazi ere egin dezakete lasterketa honetan.
Euskaldunon formazioa egokia da: Bai, %30a unibertsitatetik pasatutakoa da. Estatuan dagoen bataz bestekoaren oso gainetik. Hala ere, oraindik, %60 ez dago gaitua erreminta hauek erabiltzeko, beraz, hori ekidin behar d, formulak bilatu. Badutu, zorionez, nondik tira egin, Deusto, Mondragon Unibertsitatea, ESTE... E-learning deritzonean, Euskadi lider izan daiteke.
Euskaldunon kualitateak: Zintzotasuna eta zuzentasuna dira. Ez gara ez jesuitegiak ez florentinoak, zuzenagoak gara. Bigarrenez, profesionalak gara eta ondo egindako gauzak gustuko ditugu. Hitzak balio handia du eta lanak ere bai. Kritika egitekotan, zilbor hestea larregi begiratu dugula esango nuke. Eskerrak azken 15-20 urtetan aldatu den.
Iruñea eta haurtzaroa: Ikastolako 12 urteak asko lagundu didate, karakterrean batez ere. Minoria izanda, kriterioa lantzen da eta horrek Interneterako ere balio du. Ona da zerk funtzionatuko duen jakin ez dakigun mundu honetan, Interneten.
Euskara eta Etxebeste: lotura estua dago eta ingurunean du eragina: familia, lagunak, gurasoak, anaiak eta seme-alabak. Erdizka ulertu arren, beti egiten dut euskaraz hauekin. ETB jarraitzen dut satelitez nahiz eta aste bat Londresen, beste bat Madrilen eta beste bat AEBn egon. Irakurketa, noski, jarraitzen dut euskaraz bi on line eta bai off line.
Internet-negozioa: Azelerazio bortitza egon zen eta orain burbuila horrek behera jo du. Publizitateak, esaterako, behera jo du. Herritarrei, aldiz, lehen zeukatena geratu zaie baina ez inbertsioak egin dituztenei. Hauek gehiago sufritu dute... Internet hemen dago eta geratu egingo da. Hori denok dakigu.
Lehenengoa izatearen garrantzia: ez dut uste Interneten lehenengoa izatea ezinbestekoa denik. Hala ere, teknologian bai da garrantzitsua, merkatuaren atzetik ezin da joan.
Edukiak kobratu edo ez: Ez daukat erantzun garbirik. Ez naiz erantzuteko gai sentitzen. Gu ez gara edukietan espezialistak. Aholku bat eman beharko banie, esango nieke klabea ez dela A edo B modeloa, baizik eta hibrido bat. Hau da, oraingo bezeroari kobratu, baina berriei begira promozioa egin.
Etxebesteren nahia: Familia eta lanaren arteko ekilibrioa izatea. "Glokalidadearen" sinestedun naizen aldetik Interneten egindako lanean sinesten dut eta gero etxera heldu eta seme-alabei ipuin bat irakurtzean.
Etxebestek gorroto du: Gezurra. Bueno, "mamoneo-gezurra", hau da: Madrilera joan nintzenean gertatu zitzaidan. Han denek esaten dizute laguna dela eta gero, kaka. Dena den, hango jendea zabala ere bada, eta oro har, baita tolerantea ere. Gizartean, intolerantzia handiagoa dago. Gizartea tentsionatzen ari gara eta hau garbi ikusten da Nafarroan. Bi aldeetara erradikalizatzen ari da. konfliktoen mahai gaineratzean sinistedun naiz eta hortik errespetuz jokatu eta konklusioak ateratzearen aldeko naiz. Gauzak garbi egin behar dira eta ez orain bizi garen terapia pasibo hori...
Zerbait gehiago? Esan gura nuke, euskararen gainean zerbait. Gure eginbeharra da euskara partidismoetatik aparte dagoela erakustea. Berebiziko garrantzia du euskarak gure izatean eta gure herentzia kulturalean, nahiz eta bakarrik gizaki garen aldetik begiratu. Euskaldunak izan gabe ere, ahaleginak egin behar ditugu batzuek euskara eraso ez dezaten eta ez beste batzuk bahitu.
Elkarrizketa guztia, Deiako lotura honetan.
Erantzunak kargatzen...