Ertzaintzak atxilotua musika saltzeagatik
Zehazki, pirateatutako musika saltzeagatik izan zen detenitua atzo 32 urteko senegaldarra. 200 CD zeramatzan N.N. izen-deituragatik ezagutzera eman denak.Bitartean, musika produkzioa asko jaitsi da Estatu Espainiarrean. 25 milioi disko ilegal saldu dira aurten. Senegaldarrena ote kulpa?
Industria fonografikoaren elkarteak dioenez, CDen salmenta %5 jaitsi zen 2001 urtean eta 2002. urtean %9,2. Horrek esan nahi du, 2002. urtean 71 milioi CD legal saldu zirela eta 25 milioi CD pirata.
Honek, bat baino gehiago harritu eta baita arduratu ere egin du. Diskoaren industriak jaso beharko lukeen dirua beheraka doa urtez urte. 2001. urtean 685 milioi fakturatu bazituzten ere, urte bete beranduago, beherakada izan da. 2002an, 610 milioi eragin ditu industria honek, hau da, %11 gutxiago.
Eragileak:
- Top manta efektua. Senegaldarraren kasua bezala.
- Interneten dagoen aukera zabala kantuak doan jasotzeko.
- Disko industriak horren aurrean ezer egin ez izana.
Senegaldarra errudun? Senegaldarren kasua oso arraroa dela uste dut. Zenbat eta zenbat ikusten ditugun kale izkina guztietan eta ez diren atxilotuak izaten. Durangoko azokaren atarian bertan egoten dira top manta hauetako pila bat. Azokan bertan aurkezten diren taldeen CDak saltzen.
Internet errudun?Dena den, min handiena egin diona disko industriari, ustez, Internet da. Kalkulatzen da egunero-egunero artxibo musikalen lau milioi deskarga egiten direla.
Disko etxeen imaginazio falta errudun? Askatasunaren ikurtzat saldu den musika kontsumitze mota honek, autorearen eskubideak bazter uzten ditu eta baita musikari berrien diskoak ateratzen arriskatzen diren disko etxeetako jendea ere. Gainera, egoera berriari aurre egiten ez dute imaginazio asko erabili.
Ez dakit, ordea, beste hainbat kasutan gertatzen den eran, egoera honi aurre egiteko bide poliziala denik egokiena... Badirudi gauza gehiagok eragiten dutela musikan... Izan ere, ez da diru sarrera bakarrik aldatzen dena. Egon seguru, disko gutxiago aterako direla eta, beraz, badakigu zeintzuk izango diren kaltetuak: kasu honetan ere minoriak.
Erantzunak kargatzen...