Sustatu logoa Teknologia albisteak

Amodio Gutunen lehiaketako irabazleak

Eibar eta Elgoibar aldera joan dira aurten Bergarako Jardun elkarteak antolatutako amodiozko gutunen lehiaketako bi sariak. Lan finalista guztien kalitatea nabarmendu du epaimahaiak. Ehun eskutitz jaso dira aurten. Nobedadea eskuko telefonoetatik bidalitako maitasun mezuak (57). Ikasi, ikasi zein mezu bidali behar den ligatzeko.

Lehiakide gehienak emakumeak dituen lehiaketa honetan (%71) nobedadea maitasun mezu laburrak izan dira. Izugarria da lehenengo urtea izateko lortu dutena. 57 mezutatik irabazlea, Gorka Beobide izan da, 25 urteko azpeitiarra. Epaimahaiak esan duenez, Irabazlea aukeratzeko orduan ez da inolako zalantzarik izan. Darabilen hitz jokoa eta maitasun mezuaren orijinaltasunak eman diote lehen saria. Mezua:

Zuretzat;(m)imoak,(a)isia,(i)lusioa,i(t)xaropena,d(e)sioa,guzti(a)!

  • Lehenengo saria

Iñaki Serrano 29 urteko eibartarrari egokitu zaio Amodiozko Gutunen XI. Berrigara Lehiaketako lehenengo saria, 450 eurokoa, Axular apaizak Joanna Bordeleri idatzitako gutun bategatik. Apaizak serora bidali du Joanna, tentazioa uxatzeko, eta neska urruti dagoela idazten dio eskutitz hori.

Bertol Arrieta iazko irabazleak, Sustrai Colina bertsolariak, Iban Zaldua idazleak eta Jabier Muguruza abeslariak osatutako epaimahaiak lore ugari bota zizkion irabazleari: Literarioki bikaina eta orijinala da. Heldutasuna nabari zaio egileari eta asko irakurri duen batek egina behar du izan, esan zuten.

  • Bigarren saria

    Bigarren saria, 240 euro, 19 urteko Uxue Alberdi elgoibartarrarendako izan da. Irakurle gazteen saria ere berak eskuratu du. Maitasuna adierazteko, kolore eta zaporeen gaineko metaforak erabiltzen ditu Alberdik. Freskoa da, erritmo biziduna, eta iradokitzeko indarra du, iritzi du epaimahaiak.

  • Sari banaketa

    Bi irabazleek gutunak irakurriko dituzte jende aurrean, musika lagun dutela. San Balentin egunean izango da hori, Otsailaren 14an. Bergaran banatuko dira sariak, Zabalotegi aretoan, arratsaldeko 19:00etan.

Lehiaketako argibide gehiago behar izanez gero deitu edo bidali mezu interesgarri horietako bat: 606526810

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu