Sustatu logoa Teknologia albisteak

Alfons Cornella ESTE-n

Bere solasaldia bukatzerakoan Cornella-k aipatu du interesgarria izango zela esandakoa Blog batean jasotzeko aukera izatea. Ba, beno Alfons-ek euskaraz irakurtzeko zaila badu ere hitza hartu diogu eta SUSTATU-n dugu esandakoaren kronikatxoa.

Alde batetik, Alfons Cornella sareko bere esperientzia kontatu du, Extra-net! -etik gaur egungo infonomia.com -era.

infonomia.com-eko esperientziatik sortzen joan diren Xpertia , infonomia-ko Blog-a , ikasgelak , edota paper formatuan agertu den liburu sorta edota atera berriak diren papeles de infonomia hilebetekaria-n oinarrituz bere ikuspuntua eman du Unibertsitateak ezaguera transmizioan joka dezakeen paper berriari buruz.

Adibide onak izan arren, esate baterako Harvard Business School-eko Working Knowledge , e-learning delakoaren aurrean Unibertsitateen arazoa nagusia azkarregi errezena egitera joan garela izan da.

Hau da, gehienetan e-learning-aren muina lehendik zegoena html-zitatu edo, asko jota, XML-zitatu izan da. Baina, eduki tradizionalak sarean ipintzea ez da nahikoa. David F. Noble-k bere Digital Diploma Mills artikulu eta liburuan esaten duen moduan Sokrates ez zen eduki hornitzaile bat.

Gaur egun e-learning-a krisian dago, porrotak bata bestearen atzetik datoz, batez ere ez delako hain erreza ikasketa-prozesu bat internet-eratzea. Neurri handi batean, gizakiok eginez egin ikasten dugulako eta esperimentazioa, simulazioa eta ikasteko aukerak, gauzak eginez, behar beharrezkoak ditugulako. Horretarako, Internet-ek ere ematen ditu aukerak, baina aprobetxatu behar dira eta ez bakarrik betiko edukiak sarean ipini.

Ezaguera, zisku itxia baino gehiago, joan-etorriko fluxua da eta erronka horri erantzun behar dio Unibertsitateak gaur egun. Bai Internet eta teknologia berrien bitartez baina baita, behar bada eta azken ikerketak diotenez, ikas-gelen itxura aldatuz, gela biribilak eraki, irakasle-gune nagusi bakuak, ohizko gela karratu edo errektangeluarren ordez.

Ah! hasteko irakasle bakoitzak blog bat izatea gomendatu du Cornella-k!

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu