Teknologia albisteak
1

Oñatin Herri Antzerkia martxoaren 1ean

Erabiltzailearen aurpegia
Iñazio Irizar - Makalena Kultur Elkartea
2003-02-03 : 10:02

Martxoaren 1ean Herri Antzerkia izango da Oñatiko kiroldegian, Makalena Kultur Elkartearen eskutik. "Anexiñua oñatiarrez" antzezlanak aukera paregabea eskaintzen du Oñatiko euskararen berri jakiteko, eta baita Oñatiko Konterria 1845ean Gipuzkoan sartu zeneko gorabeheraz jabetzeko.

Antzezlana:

Antzezlana:

Oñatiko herriaren historian, Gebaratar kondeen dinastiaren eragina nabarmena izan da. Mende luzeetan jaurerria eta konderria izan zen, berezko lege eta arauekin, Euskal Herrian barneratuta egon arren bizitzako arlo guztietan.

Oñati Gipuzkoan:

Tituluarekin antzeztu genuen lehenengoz antzerki hau, eta konderria izatetik Gipuzkoan sartzeko bidean egin zen bilera famatu hura ekarri genuen gogora.

Agerraldien ordena:

Sarrerako bertsoak, Irakurketa, Eskribaua eta Alkatea, Komisiokoa, Bertsoak, Araoztarrak, Kale baserrikoa, Garagaltzarrak, Zaldunak, Olabartarra, Zubillagakoak, Bertsoak, Gomendiotarrak, Lekunbarrikoa, Mendiko kalekoak, Kale Barrikoa, Bertsoak, Alkatea eta dantzaria,Amaierako bertsoak.

Agertokia:

Antzezlan guztia udaletxeko Areto Nagusia izan nahi duen taulagainean antzeztuko da.

Taula gainean alkatea, zinegotziak eta eskribaua denbora guztian daude, jezarrita eta noizbehinka zutituz. Beste guztiak ikuslegoaren aurreneko bi ilaretan egonik, euren papera antzestera eskenatokira igoko dira, bukatu ahala jaisteko. Artazkoztarrak soilik daude leku nabarmenean, enparantzako eskuineko jauregia beraiena baita.

Hizkuntza:

Oñatiko euskaran antzestuta dago, ahalik eta joskera eta berba herrikoienekin, hizkerako hainbat berezitasun aberasgarri eta hitz propioak aintzat hartuta. Oñatiko berbetaren lekukotzaren atal bat gehiago gera dadin belaunaldi berrientzako.

Antzezlaneko elkarrizketetan tonalitate edo maila desberdinak erabili ditugu: alkateak eta jauntxoak euskara "dotore" edo batu-joerakoa darabilte, kaletar eta baserritarrak herritar xumeena gaur egun Oñatin ahoskatzen den eran, araoztarrek bere ezaugarri batzuk mantendu dituzte, etab.

Erantzunak

Jon
2003-02-03 : 10:07

> Martxoaren 1ean Herri Antzerkia izango da Oñatiko kiroldegian


Goizean Sustatuko berriak heltzen zaizkit nire e-posta buzoira. Egia esan, pittin bat harrituta ere banago. Aurrekoan CSI-ko izarrarekin eginiko elkarrizketa, orain herri antzerkiaren berri.


Ba horrelakorik ez dut irakurri ezta gure Udalaren webgunean ere. Agenda bai, baina bete gabe.


Erantzun

Sartu