Gure ikastetxeetako geletan aniztasuna ugaritzen ari zaigu: jatorri asko, hizkuntza ezezagunak, tradizio anitzak... eta denak aberasgarri, onartzen baditugu eta erantzun egokia gauzatzeko gai badira. Gipuzkoan ematen ari diren erantzunen berri izateko aukera izango da laister, otsailaren 20 eta 21ean, Miramar Jauregian izango diren Gizarte eta kultur aniztasuna ikastetxeetan izeneko jardunaldietan. Informazio gehiago Sustatura joz.
Matrikula, Gipuzkoako berritzeguneen webgunean egin daiteke.
Gizarte eta kultur aniztasuna eta honetan eragiten duten faktoreak dira ikastetxeok dugun erronka, Bizikidetza eta Aniztasuna programak ere, bere gain hartu nahi duena. Ikastetxeen jakinminak eta ardurak bultzatu eta gidatu gaituzte jardunaldi hauek antolatzerakoan. Hauetan, errealitate honi aurre egiten dioten ikastetxeek, bere esperientziak ezagutzera emango dizkigute, adituen hitzaldiak entzuteko aukera izango dugu eta batez ere, tailerren bidez jardunaldi hauetara hurbilduko zaretenok, parte hartzeko aukera izango duzue.
GOIZEAN:
09.00: Dokumentazio banaketa
09.30: Jardunaldien Zabalera, Abel Ariznabarreta Zubero, Hezkuntza Sailburu Ordea
10.00: Acerca de la educación intercultural: notas y reflexiones Ignasi Vila, Gironako Unibertsitateko katedraduna
11.00: Karmengo Ama Ikas Komunitatea, L.H.I., Trintxerpe
11.20: Orokieta L.H.I., Zarautz,Ikasle etorkinak ikastetxean
11.40: Galdera erantzunak
11.50: Kafea
12.20: Bidebieta B. H.I., Donostia, Etorkinak, arazoak eta irtenbideak
12.40: Urdaneta L.H.I., Ordizia, Ikasle guztien garapena ziurtatzeko proiektua
13.00: Hiru Bide B.H.I., Irun, Etorkinen harrera eta kultur aniztasuna
13.20: Galdera erantzunak
ARRATSALDEAN: 15.30tik- 17ra.
TAILERRAK: Hizkuntza trataera ikasle etorkinekin; Udal esperientziak aniztasunaren trataeran eta Jatorrizko kulturen trataera
09.00: El planteamiento intercultural y su relación con la ciudadanía, Carlos Jimenez, Madrileko Unibertsitate Autonomako irakaslea
10.00: Gipuzkoako H.H.I. Ikastetxeak, Etorkinekin hezkuntza praktikaren azterketa eta hobetze proposamenak
10.20: Altza SJC L.H.I., Donostia, Ikasle etorkinen Egokitze Prozesua
10.40: Presentación de María, B. H. I., Donostia, Harrera prozesua, kalitatezko prozesua
11.00: Galdera erantzunak
11.10: Kafea
11.40: Bizikidetza eta Aniztasuna Programaren komunikazioa, Arantza Gorostidi
12.00: Gipuzkoako Heziketa Konpentsatorioko eta Prestakuntza Okupazionaleko Kontsortzioaren komunikazioa, Mª Carmen Marín
12.20: Euskal Erkidegoan etorkinen integrazioaren argilunak, Fermín Barceló, Arartekoaren gizarte harremanetarako arduraduna
13.20: Konrado Mugertza Urkidi, Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaria, Jardunaldien amaiera
13.45: Agurra, Oihulari Clown taldearen eskutik
ANTOLATZAILEAK: Bizikidetza eta aniztasuna programa Gipuzkoako berritzeguneak
LAGUNTZAILEAK: Gipuzkoako Hezkuntza Lurralde Ordezkaritza Gipuzkoako Foru Aldundia - Gaztedi Saila Kutxa
Erantzun
Sartu