Teknologia albisteak

03 datorrena: hitzaldi onak entzun dira Euskaldunan

Erabiltzailearen aurpegia
editorea - Sustatu
2002-12-12 : 11:12

Sarrera elegantea egin ziguten Euskalduna Jauregian. Seguruenik mahaiko ezagunenak Almunia eta Salaburu, baina baita aurkezlea ere, Leire Zorrozua. Beti bezain ondo egon da bizkaitarra. Aurkezpena egin ostean, mahaikideak hasi dira oso ondo neurtutako 5 minutuko tarteetan berba egiten (politikoek ere ikasi beharko lukete ez luzatzen…) Bederatzi izan dira berbaldia eman dutenak eta moderatzailea ere egon da.

Berba egin dutenek esandakoa banan-banan jarri ditugu. Interbentzio ordena errespetatuz.

Xabier Ormaetxea Eusko Jaurlaritzatik etorria eta Internet&euskadi-koa.Ongietorria ematera mugatu da eta gidari lanetan, edo moderatzaile esan beharko litzateke, Juan de la Herran egon da, "El rincon digital" saioko aurkezlea eta Agoraneteko sortzailea. Taula gainean ere uhinetan balego moduan moldatu da, oso libre (alanbre bako mikroak lagunduta).

Roberto Agirrezabala: Adclicken sortzailea da bera. Etorkizuneko artea on-line izango dela ziurtatu du. Beste egiaztapen zenbait egiten ziharduen bitartean imaginak agertzen joan dira pantaila handian. Mac sagarrak artearekin zerikusia dutela erakutsi dute erretratuok. Lau erretratutan agertu da Mac-aren diseinuaren garrantzia, lehenengo erretratutik bertatik. Net arten desentralizazioa aldarrikatu du gonbidatuak. "Oraindik artearen erreduktotzat du jendeak arte mota hau, baina komertzializatuko den eguna ere helduko da laster" zioen.

Juaquin Almunia: Diputatuen kongresuko aurrekontu batzordeko burua da eta Euskal Herrian ere ezaguna dugu. Monopolioen beldur zela aipatu zuen eta Internetekin zerikusia duen sektorea indartu beharraz hitz egin zuen. Pique ere aipatu zuen Almuniak eta esan: "Pique kataluniarantz joan denetik, etorkizun handia du esparru honek". Gogoratu du, ordea, lan handia dagoela egiteko eta adibidetzat jarri du irakaskuntza: "10 irakasletik 7k ez du erabiltzen Internet astebete osoan. Zer irakatsiko dute irakasle hauek?"

Iñigo Atxutegi: Bizkaiko Foru Aldundiaren Ekonomi Sustapeneko eta Eraberriketarako zuzendari nagusiak dagoen eskaintzaz berba egiten hasi du bere tartea: -Zuntz optikoa dugu eta beraz eduki berriak eska daitezke berau baliatuz
-Mugitzeko gaitasunean irabazi da portatilak, PDAk… edozein lekutatik konektatzeko modua.
-Ekintzaile berriak daude mundu honetan.
Eskaerak ere badira, bultza egin behar zaie monopolio eta oligopolioetatik, adibidez, erlazio tributarioak derrigor saretik egitera bultzatuz… Gogoratu du 2003an 653 milioi Internauta egongo direla konektatuta: -Afrikan 7 milioi (biztanleak 784 milioi)
-Europan 206 (biztanleak 728)
-Ipar Ameriketan 192 (309 biztanle)
-Latino Amerikan 36 (519)

Maria Goti El correo digital-eko zuzendari kudeatzaileak erabiltzaileak gora egingo dutela errepikatu du produktua hobetzen baitoa eta azkarragoa baita sarea. Medioen webak iraungo dutela ziur dago, "ez marka segurua dugulako bakarrik, marketing-a dagoelako eta garrantzitsua informatzea delako", dio. Gogoratu du, bestalde Internetek ez diola jan lekurik paperari eta bai telebista kateei.Etorkizunean enpresak berrantolatu beharra ikusten du. "Internetek enpresa inguru guztiari eragin behar dioTB, Irratia, Prentsa, eta Internet, profesionanak kazetari multimedia izan behar du eta horra heltzeko bidean jarrita dago El Correo". Bere ustez, "publizitatea da sarrerarik emankorrena eta izango da oraindik ere".

Enrike Martin Filetopiaren sortzaileak P2Pren gainean jardun du. Bere alde ona erabiltzailearengandik gertu egotea dela esan du eta baita zerbitzari handi baten moduan funtzionatzen duela ere, Terabyte asko mugituz. Bere ustetan, "etorkizuna sare desentralizatu kontrolatuak" direla argi laga du.

Juan Antonio del Moralek, @euskadi boletinean egin ohi duen moduan, kritiko xamarra izan da hitzaldian ere. Del Moral, ya.com-eko atzipen produktuko burua ere bada. Esan dituenak esaldiak izan dira eta ez da zehaztapenetan sartu:

Orokorrean
-ADSLa izando da etorkizuna
-e-learning enpresariala ere ondo kokatua ikusten du.
-Jokuak etorkizun handikoak dira eta baita P2Pak ere.
-WIFI delakoa ere aipatu du.

Euskadirekin erlazioan
Hurrengo urtean medio batzuk kobratzen hasiko dira.
-Euskarak larri behar du sarean (2. zatian Martxelo Otamendik gogoratu du 03 datorrena delakoan ere larri dagoela euskara…)
-SGAEk pegak jartzen segituko du.
-Emakumezko gehiago egongo dira mundu honetan.
-Hauteskundeetarako Udalek webak berrituko dituzte eta gero hil egingo dira webok.
-Soft librearen modan jarraituko dugu, moda baino ez delako.
-Enpresa handiek ere Soft librearekin egingo dute negozioa.
-%60ko erabiltzaileak 2006an lortuko dira.

Mikel Murga Gizon digital moduan aurkeztu du moderatzaileak. Massachusetts Institute of Technology erakundeko irakasle eta ikertzailea da bera. Erronda honetan gehien gailendu dena esan dituenagatik eta erakutsi duen jatortasunagatik. Desioak egin ditu: telekomunikazioak hobeto erabiltzea, bideo konferentziaren abantailez jabetu eta erabiltzea (hitzak mezuen %25a direla esan du eta berak ia egunero erabiltzen duela erakutsi du adibideen bidez), koefiziente intelektualak sarean batzea 1+1+1=5 eginez izan da beraren beste azalpen bateko muina… Hitzaldi neurtua, txukuna eta interesgarria.

Pello Salaburu ez dut ondo ulertu zergatik zegoen mahai horretan, baina aukezleak etorkizunaz zer espero duen galdetu eta hori argitzen ahalegindu da. "informaizioa desordenatua da nahiz erabiltzeko modukoa den, ez dago autopistez hitz egiterik. Kaminoak dira gaurko sareak eta ez dira autopista zabalak. Kamino normala da, eta desioa batxe barik egotea litzateke. Beraz, kamino normala denez, peajerik ez! Ezta ataskorik ere." Euskaltzaindiako Salaburuk ez du hitzik ere egin euskaraz. Kuriosoa.

Mikel Urizarbarrena:Panda Sowftwareko lehendakari eta zuzendari nagusiak Internetekiko deskonfidantza dagoela esan du eta baita konfusioa dagoela ere. Hala ere, Internet errealitatea dela gaineratu du. Arazoen %99 saretik dagorrela ziurtatu ostean atakeak lehendik daudenak direla esan du (Klez, Nimba…) orain konektatuagoak gaude ordea… Pcetan antibirusa derrigorrezkoa dela esatera heldu da. Desio bat ere bota du: "Nik Tanzanian Hadzabe deitzen den tribu bat ezagutu dut eta haiek ez dute ez sare ez antzerakorik. Desioa teknologiak mundua aldatzeko balio izatea da".

Moderatzaileak galderetarako tartea zabaldu du eta lehenego galdera usabilidad edo erabilgarritasunaren gainean izan da. "Deskolokea" handia izan da eta azkenean, isiltasun luze xamar baten ondotik Del Moralek eman du ia usabilitatearen bidea jorratu beharra dagoen edo ez galdetzen zuenari erantzuna: "Usabilitatea garrantzitsua izango da, gutxiago landuko da termino teknologikoetan eta gehiago usabilitate terminotan." Galdera gehiago ere egon dira, baina ezin laburtu denak hemen.

Komentatu bai, moderatzaileak ondo moderatu duela, hori bai, erdara hutsean. Musikariak ere izan dira eta bost minutuero abisoa jotzen zuten hizlariren bat pasatuz gero. Modu kuriosoa eta era berean efektiboa. Inork ez du egin 6 minutuko hitzaldirik. Horrela hobeto. Bigarren zatia Bubber sariei eskainitakoa izan da, baina irabazleen berri etab. honen aurreko berrian eman dugu.

Hurrengo urtean datorrena datorrela euskaraz ere etorriko al da! Horixe Martxelo Otamendirekin konpartitzen dudan desioa koktelean elkarrekin egon ginen beste hainbatekin batera.

Erantzun

Sartu