Teknologia albisteak

Argitaratze irekia eta Indymediako MIR sistema

Erabiltzailearen aurpegia
Marko Txopitea - Indymedia Euskal Herria
2002-12-16 : 11:12

Indymedia Euskal Herria guneko Marko Txopiteak beren sistemaren deskribapena azaldu zuen Soft Librearen Mintegian. Era berean, softwaregintza librearen eta argitaratze irekiaren arteko paralelismoez gogoeta egin zuen.

[Oharra: Pantaila handirako aurkezpen batetik ateratako testuarekin osatu da artikulu hau. Irudiz eta ahotsez lagunduta azaldu zena, modu eskematikoan dago hemen beraz. Dokumentu originala, Mintegiaren gunean ]

Zer da Argitaratze irekia?

"Argitaratze irekiak albisteen sorketa era garden eta ireki batetan egiten dela esan nahi du. Pertsona batek artikulu bat bidaltzen du eta segituan irakurgai dago. Bidalketak ahalik gutxien iragazten dira irakurleek nahi dituzten artikuluak aurkitu ditzaten. Irakurleek besteek egindako erabaki editorialak ikus ditzakete, eta talde editorialean parte hartzeko aukera ematen zaie, erabaki editorialak hartzen lagun dezaten. Edonork albisteak beste nonbaitera zabaldu nahi baditu, egin dezake, baina argitaratze irekiko leku batetan bada hobeto."

Software librea / Argitaratze irekia (antzekotasunak, paraleloan jarrita)

  • Interneti esker hasi da
  • Erabiltzailea/Irakurlea garatzailea/idazlea ere
  • Ezagutzaren zabaltzea
  • Sormen prozesua irekia da
  • Askatasun zentzu sendoa
  • Erabiltzailea/irakurlea argia dela suposatzen du
  • Erabiltzailearen/irakurlearen zentzu kritikoa bultzatzen du
  • Baliabide gutxirekin lan egin daiteke
  • Antolaketa horizontala da eta erabakiak adostasunez hartzen dira
  • Erabiltzaileen beharrak (Irakurlearen informazio beharrak) ahalik ondoen betetzea du helburu
  • Zaila da berari esker dirua irabaztea

"Argitaratze irekia eta Software librea gauza bera dira" - Matthew Arnison

Argitaratze irekia erabiltzen duten webguneak

Zer da MIR sistema?

Indymediak erabilitako programak weblog multzoan sailkatu daitezke. Software librearekin garatuta daude eta multimediari garrantzia ematen diote. Albisteek, testua izateaz gain, irudiak, soinuak eta bideoak eduki ditzakete.

Gehien erabiltzen diren aplikazioak:

  • StandardActive (php, postgres, perl, mysql)
  • ActiveSF (php, mysql)
  • MIR (java, postgres)
  • IMCSlash (slashcode, perl, mysql)
  • Freeform (python, mysql)

Indymedia Euskal Herriak MIR erabiltzen du. Alemaniar kideek garatu dute gehienbat eta GPL lizentzia dauka.

MIR zerbitzari batetan parte hartzen duten osagaiak

  • Java servletak: OpenMir: erabiltzaile arrunten ekintzak gauzatzen ditu. Mir: administratzaileen ekintzak gauzatzen ditu
  • Java klaseak. Database eta Entity: datutegiarekin lan egiteko aukera ematen dute. Media: multimedia baliabideak kudeatzen dituzte. Producer: plantilen bitartez HTML fitxategiak sortzen dituzte. Beste klase lagungarriak
  • Freemarker plantilak: Orri mota bakoitzeko bat

Marko Txopitea,
Indymedia Euskal Herria & Leioako Metabolik BioHacklab

(Behean gehitutako irudian, Indymedia Euskal Herriaren kanpoko itxura, eta MIR zerbitzari batetn parte hartzen duten osagaien eskema jarri ditugu irudi batean.)

Erantzun

Sartu