Ikastaroak antolatzeko eta komunitateak eraikitzeko
portal-oinarridun kode irekiko sistema da dotLRN, malgua eta
erabilterraza izateko diseinatuta.
UEUk antolatutako Soft Librearen II. Euskal Mintegian aurkeztutako komunikazioetako bat duzue hau, Sustaturako egokitua. Datozen egunetan, hau bezalaxe, han azaldutakoekin artikulu batzuk argitaratuko ditugu.
[Oharra: Pantaila handirako aurkezpen batetik ateratako testuarekin osatu da artikulu hau. Irudiz eta ahotsez lagunduta azaldu zena, modu eskematikoan dago hemen beraz. Dokumentu originala, Mintegiaren gunean ]
Zergatik dotLRN?
- MIT Sloan School of Management (1999-2002). 87 ikastaro, 900-1200 bisita egunero
- Software librea da: AOLServer web-zerbitzaria (edo Apache) / PostgreSQL datubasea (edo Oracle) / OpenACS aplikazioen zerbitzaria
- Funtzionalitate egokia
dotLRN-ren ezaugarriak:
- Guztia konfiguragarria web interfasearen bitartez: itsura, agertzen den informazioa, non agertzen den, etab...
- Zereginak sakabana daitezke: foroen moderatzaileak, lan-taldeen arduradunak, ikasgai
baten prestakuntza, etab...
- Atariaren atal bakoitzean konbina daiteke taldearen informazioa informazio pertsonalarekin. Adibidez: dokumentuak, agendaren gertaerak, etxerako lanak, etab...
- Atariaren atal guztietan, fitxategiak edo dokumentuak atxeki daitezke: berriak, foroak,
agenda, etab...
- Dokumentuak eta etxerako lanak: bertsioen konparaketa, baimenen kudeaketa, e-postaren
bidezko abisuak
- Eztabaida- foroak: moderatu/ez, kategorizatu/ez, publiko/pribatu, e-postaren bitartezko abisuak...
- Agenda: talde/pertsonala, errepikapenak, fitxategiak, PDA-rekin sinkronizagarria
- Berriak
- Inkestak eta ebaluazio testak: galdera adarkatuak, erantzun mota ezberdinak, CSV- ra esportatu (Excell)
- Taldeko e-posta (artxibatuak)
- Kontrol-panela: norberak erabaki zer eta non ikusi
dotLRN: Irakaslearen ikuspegia:
- Ikastaroak eskainiko dituen zerbitzuak definitu: foroak, inkestak, berriak, dokumentuak, etxerako lanak, etab
- Atalen izaera definitu: itsura orokorra finkatu, foro pribatuak, berri publikoak, etab... Besteek
jarritako edukian aldaketak egin ditzake.
- Ikastaroan partehartzaileak onartu eta haien papera definitu, funtzio ezberdinetarako
baimenak kudeatuz.
- Ikasleak taldeka ditzake eginkizun konkreturarako. Taldeek, haien foro, berri, etab izan ditzakete.
- Etxerako lanak ezarri, e-postaz abisatzeko aukerarekin
Ondorioak:
- Plataforma malgua eta pertsonalizagarria,
irakaskuntzarako beharrezko diren ezaugarriak
dituena
- Eduki osoa artxibatu egiten da eta berrerabil daiteke
Informazio gehiago
Behean gehitutako irudian, dotLRN-ren interfaze bat.
Erantzun
Sartu