Sustatu logoa Teknologia albisteak

Software librea herri administrazioetan

Gotzon Egia
2002-12-17 09:12

UEUk antolatutako Soft Librearen II. Euskal Mintegian aurkeztutako komunikazioetako bat duzue hau, Sustaturako egokitua.

[Oharra: Pantaila handirako aurkezpen batetik ateratako testuarekin osatu da artikulu hau. Irudiz eta ahotsezlagunduta azaldu zena, modu eskematikoan dago hemen beraz. Dokumentu originala, Mintegiaren gunean ]

Software librea?

Euskaldunak gutxi dira: eguneroko zereginetan eta bizitza afektiboan euskara darabiltenen hizkuntza komunitatea ez da handia. Ez behintzat Interneten merkatu gisa erakargarri izateko behar hainbat handia.

Ez behintzat Interneten merkatu gisa erakargarri izateko behar hainbat handia.

Ez produktu edo zerbitzuen kontsumitzaile gisa, ez bitarteko teknologikoen erabiltzaile gisa.

Euskarazko edukiak oso geldo ari dira sareratzen, eta euskal gizarteak oro har aro digitalari buruz dituen eragozpen eta oztopo guztiak pairatzen ditu.

Geldotasun horren erakusle izan daitezke, besteak beste, herri aldizkari eta hedabideak (euskararen erabileraren alde lanean ari diren sektore guztietan sortzaileena).

Gure herriko erakunde akademikoak, batez ere unibertsitateak, ere bai.

Jokabide sozial batzuk ikustea aski da ohartzeko euskara dakiten eta erabiltzen dutenek, batik bat gazte jendeak, batez bestekoa baino gehiago erabiltzen dituztela informazio eta komunikazio teknologia berriak.
La Comunidad Autónoma Vasca se ha situado en cabeza del ranking estatal de uso de Internet, tras adelantar a Cataluña en el último estudio de EGM. El 27,7% de los habitantes de Bizkaia, Araba y Gipuzkoa accedieron a la Red durante el mes de marzo, frente al 25,1% que lo hicieron en noviembre. Este porcentaje se estabiliza en el 26,6% en Cataluña, en el 16,1% en Navarra y en el 22,2% en toda España. ( Últimos datos del Estudio General de Medios )

Euskaldun gazteen heziketa eta kultur maila nabarmena da, beraz oso litekeena da teknologia berrien erabiltzaile izatea. Ondorioz, euskaldunok softwarearen eta, oro har, teknologia berrien erabiltzaile garen neurrian, bi muga hauen barruan gaude:

  • Euskaldunok gure ingurukoen aldean aktibo samarrak gara teknologia berriak (eta, beraz, softwarea) erabiltzen.
  • Hala ere, jende gutxi gara, oso gutxi, merkatuaren ikuspegi soilaz software edo teknologia egileen jokabidea baldintzatu edota, gutxienez, eragiteko.

Merkatuari begira bizi den gehiengo teknologikoarentzat, alferrik da halako hizkuntza txiki bat esparru horretan erabiltzeko ahaleginik batere egitea.

Teknologia berrien oinarrian dagoen softwarea euskaraz erabili nahi baldin badugu, zein estrategia erabiliko dugun aztertu behar dugu.

Gauza bat, behintzat, argi izan behar dugu: ezer egitekotan, geure indar propioez egin beharko dugu.

Adibide zehatzetan esateko: zerk egiten gaitu indartsuago, Windosw95 euskaraz izateak, ala Mozilla 1.1 euskaraz (erdizka bada ere) izateak?

Windows95 bideak badakigu zer emaitza duen: software produktu komertzialak hain bizkor sortu, garatu eta hiltzen dira, ezen hizkuntza komunitate txikiok nekez egon gaitezkeen egunean.

Ahalegin handiz eta diru mordo bat gastatuta egindako produktuak zaharkiturik gelditzen dira gure artean hedatzen hasi baino lehenago.

Egunean egoteko giza ahalegina bideragarria izanik ere, ongi aztertu behar dugu zer eman behar izan dugun eta izango dugun ordainetan.

Software librea, zertarako?

Guretzat hautabide bideragarria izan daiteke kode irekia. Adibidez: Unescok kode irekiko programak sustatu eta zabaltzeko antolatu duen programa, diru bide handirik ez duten pertsona eta herrialdeek informazio gizartean parte hartzerik izan dezaten, eredu bat izan daiteke guretzat.

Kode irekiko softwareak Interneten garaiotan hartu duen indarraren lekuko bat: OpenOffice.org.

Egunean egoteko giza ahalegina bideragarria izanik ere, ongi aztertu behar dugu zer eman behar izan dugun eta izango dugun ordainetan.

Kode irekiko software librea bide bakarra izan daiteke, gure gisako hizkuntza txiki batek independentzia teknologikoa lortzeko.

Teknologia kontuetan, independentziaren berme bakarra interdependentzia guztizkoa da: denak denen mende, guztiak guztien zerbitzuan.

Kode irekiak esan nahi du gauzak ez direla ikuspegi komertzial hutsez egiten, beraz herri erakundeen partaidetza eta babesa erraz uler daiteke, kode irekiko programek gure gizartean bete dezaketen zerbitzu publikoaren ikuspegiaren barruan.

Kode irekiko softwarean, gure komunitatean dugun kemen guztia erabil genezake elkarrengandik ikasteko eta elkarren mesederako.

Lan egiteko era publikoa hautatu behar dugu: baliabide publikoak zentzuz erabili, onura publikoa sortu, eskumen publikoan jardun.

Zer egin behar ez den, adibide bat: Xuxen ortografia zuzentzailea.

Xuxen ortografia zuzentzailea Ixa Taldeak garatua da, EHUko Donostiako Informatika Fakultatean, Euskadi-Akitania hitzarmenaren laguntzaz, teknologiaz Inxight enpresak sortutako oinarriaren gainean. Orain arte, doan banatu izan du, besteak beste, Eusko Jaurlaritzaren zerbitzariak. Orain, ordea, Ixa Taldeak aditzera eman du Xuxen-en bertsio berriak ordainpekoak izango direla hemendik aurrera.

Arazoa, itxuraz, Ixa Taldearena da, baina itxuraz bakarrik: benetako arazoa da Xuxen proiektuan diru publikoa jarri dutenen jokabide narrasa, inbertsio publikoaz sortutako ondasunak bide komertzial (beraz, pribatuetara) ihes egiten uzten dutelako.

Software librea, nola?

Herri erakundeen zeregina da Internetek, jakintza komunitate den heinean, sor dezakeen ahalmen eta gaitasun teknologikoa gure hizkuntzaren eta kulturaren alde erabilia izan dadin.

Bide horretan, zoriontzekoa da Euskadi Informazioaren Gizartean Planak hitzez hitz eta berariaz aipatzea (64. or.) kode irekiko softwarea lagundu eta garatu behar dela.

Jakina, programa batean asmo zintzoan azaltzea gauza bat da; bestelako kontua da asmo zintzo hori zorrotz ezartzea herri erakundeen jardun egunerokoan.

Bide negatiboan software librearen erabaki faktiko asko hartzen dituzte herri erakundeek: zerbitzu, prozedura, sistema, arau edo estandar baten atzean dagoen softwarea sortzerakoan (gehienetan, erosterakoan) ez bakarrik hautatzen dira sistema propietarioak, baizik ezartzen dira gerorako ´nahigabekoª debekuak, kode irekiko programen aurka.

Bide positiboan software librearen alde ustez hartzen diren erabakiak kamutsak eta eragin gabeak dira oraindik.

Adibidez: Linux sistema eragilearen oinarrizko moduluak euskaratzeko lana ordaindu du Eusko Jaurlaritzak.

Baina, herri erakundeen mende direnetatik, zenbat ikastetxe, lantoki edo bulegotan hasiko dira sistema eragile hori erabiltzen? Oso gutxitan, ziur asko. Izan ere, software komertziala euskaratu zuen garaietako filosofia berarekin ari da jokatzen Jaurlaritza: guk softwarea euskaratzen dugu, gero erabiltzaileen ardura da hori erabiltzea. Kito.

Gauzak ez dira, ordea, horren errazak. Ez ziren, inondik ere, horren errazak izan Microsoft-en programak euskaraturik merkaturatu zirenean: ez zituen ia inork erabili, batetik, merkaturatze politika katastrofiko bat egin zelako, eta bestetik erabiltzeko aukera hedatu orduko, produktuok zaharkiturik utzi zituelako Microsoft-en ordezko software berriak.

Hori horrela izan baldin bazen software komertzialaren kasuan, askoz ere okerragoa izan daiteke software libreari gagozkiola.

Adibidez, DBHko ikastetxe batean: Windows-eko inguruan programa bat instalatzeko gauza den irakasle edo ikaslerik aurkitzea, hori litekeena da. Baina, gaur-gaurkoz Linux sistema eragilea ordenagailu batean era egokian ezartzeko inor nekez aurkituko dugu.

Software librearen aldeko estrategia batek herri erakundeen erabaki sendoak behar ditu:

  • Software librea erabiltzeko esparru lehentasunezkoak identifikatu behar dira.
  • Herri erakundeen jardunean softwareari buruz erabakitzen diren gauza guztietan, gerora kode irekia erabiltzeko debeku edo ezintasunik ekar ditzaketen erabakiak alboratu behar dira.
  • Software librea gizarteratzen lan egin dezaketen agente teknologikoei erraztasunak eman behar zaizkie.
  • Erakunde publikoen prestakuntza baliabideak erabili behar dira erabiltzaile kolektiboak (adibidez, ikastetxe bat edo udal bat) software librean trebatzeko.
  • Herri erakundeen ahalmen teknologikoa (informatika zentro edo enpresa parapublikoak) kode irekian lanean hasi behar da.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu