Software irekia, aukera berdintasuna
Hitzaldia izango da abenduaren hiruan gai horrekin. Hizlaria Ben Marx izango da, askorentzat ezezaguna izan daitekeen arloan aditua da Ben Marx: Linux sistema eragilean. Hitzaldia Donostiako Teknologia Elkartegiaren Eraikin Nagusian izango da goizeko 10:00etan hasita.
Ben Marx nor den
Ingeniari industriala eta Darmstadteko Unibertsitate Teknikoan doktoratua, Ben Marxek zenbait urtetan egin zuen lan CIOren laguntzaile gisa enpresa alemaniar garrantzitsu batentzat, SuSE Linux AG-en hasi arte. Bertan Linux merkatua sustatzeko aliantza estrategikoak garatzea zen bere ardura.
Egun, IBMren Espainia eta Portugalerako Linux integralaren negozioaren garapenerako arduraduna da. Alemaniako gerenteentzako Linux argitalpenen arloko aitzindari den "Linux Manager Guide" liburuaren egilea da.
Ondo ezagutzen ez dutenentzat, bere jarduera profesional garrantzitsuaren laburpen honek Miramon Enpresa Digitalak antolatzen duen "Software Irekia. Aukera Berdintasuna" izeneko hitzaldia aurkezteko balioko du.
Hitzaldiak Linux sistema eragileak eskaintzen dituen aukerak ezagutzeko interesa duten guztiak ditu helburu. Ben Marxek sistema eragile honi denboran zeharkako errepasoa egingo dio, eta horri buruz dauden eztabaidak argituko ditu.
Hitzaldiaren edukia:
10:00 Aurkezpena - Miramon Enpresa Digitala.
10:30- 13:00 Ben Marx.
Zer da Linux?
· Linuxen eboluzio historikoa.
· Open Source garapen paradigma.
· Antolamenduak eta United Linux.
Linux-en merkatua.
· Analisten aurreikuspenak.
· Linux ezartzeko arrazoiak.
· Posizionamendu teknikoa.
Linuxen erabilera esparrua. Finkatzea.
· Lukuak.
· Enpresa banatutakoa.
· Aplikazioentzako irtenbideak.
· Azpiegitura.
11,30 Kafea.
Linuxen mitoak. Eta errealitatea.
· Linuxek ez du eskalatzen.
· Linux ez dago enpresarako prestatua.
· Linuxek ez ditu aplikazioak.
· Linux ez da segurua.
· Linuxi buruzko ezaguerak falta dira.
Linux IBMn.
· Linux nola erabiltzen du IBMk.
· Hardwarea, softwarea eta zerbitzu produktuak.
Oinarrizko irtenbideak Linuxekin.
· E-businessentzako plataforma integratua.
· mySAP.com-entzako azpiegiturak.
· Lukua 1350.
· Erabilgarritasun handiko plataforma.
Hitzaldia Donostiako Teknologia Elkartegiaren Eraikin Nagusian egingo da, Mikeletegi Pasealekua, 53. Izena eman nahi baduzu 943 000 999 telefonora deituz egin dezakezu edo miramondigital.com webgunearen bidez.
Erantzunak kargatzen...