Emestix proiektuak jaso du 30.000 erotako saria. Sortu gura duten enpresak aisialdiko proiektu bat aurkeztu du poltsikoko telefonoa gidari duena. Lehenengo sari biek izen bat izan dute atzean, hala ere: Jose Viteri.
Jende dezente batu da orain dela 20 minutu amaitu den ekitaldian. Mahaian iazko jendea oraingoan ere: Xabier Alkorta, Fernando Sapagnolo, Jose Ramon Beloki eta Aitor Cobanera. Hauek ere aurkezpen eta elkarren laudoriotara mugatu diren arren, aurkezpenak egiten Barace egon da, Kutxaren izenean.
Irabazleak hauexek:
Hurrengo bostak accesit-ak izan dira:
Sari hauek guztiak Miramon Digital kontsultoraren saria ere jasoko dute.
Iaz baino 7 proiektu gehiago aurkeztu dira. Oraingoan 38 izan dira epaimahaiak baloratu behar izan dituenak. Epaimahiaren buruhausteetako bat Interneten dauden enpresen eta Internet erabiltzen duten enpresen gaineko balorazioa bereiztea izan dela esan du Barace aurkezleak. Ekitaldia amaitu eta pintxoen orduan berarekin izandako elkarrizketan esan dit maila iaz hobea izan zela, baina aurten ere proiektu majoak irakurri dituztela, agian "instituzinaleagiak"edo, "serioegiak beharbada".
Aipatua, sarreran esandako moduan Jose Viteri izan da, Bic Berrilan-eko langilea bera, kontsultorea. Iaz saritutako MPHIRU.com proiektuari ere bultza egin diona behin irabazi eta gero. Aurtengoan ordea, saria jaso orduko baloratu dute beraren lana. Bai lehenengo saria atera duenak eta baita bigarrena atera duenak ere. Azken honek kale bat egin beharko lioketela ere esan du.
Fernando Spagnolok eman dio amaiera orain dela 20 minutu ekitaldiari. Broma antzean, ezagutzen ez duen "Viteri hori" ere zoriondu du estradutik. Goitik beherakoan ere mahakide guztiek eman diote eskua. Viterirekin egon gara gu ekitaldia amaitu bezain pronto eta umil-umil eskertu du zoriondu izana. Kasualitatetzat jo du lehen bi sarituak berak bultza egin dituen proiektuak izatea.
Zorionak guztiei!
Laida naiz, ICAVInet proiektuko arduraduna, eta aukera hau aprobetxatu nahiko nuke berriz ere Jose Viteri-ri eskerrak emateko. Antzuolarra da, bai, beraz zuk ezagutzen duzuna. Hortaz aparte, profesionalki eta pertsonalki parekorik ez duen gizona, zeinen laguntzarik gabe gure proiektua ez legokeen orain dagoen lekuan.
> Aipatua, sarreran esandako moduan **Jose Viteri** izan da, Bic Berrilan-eko langilea bera, kontsultorea.
> Fernando Spagnolok eman dio amaiera orain dela 20 minutu ekitaldiari. Broma antzean, ezagutzen ez duen "Viteri hori" ere zoriondu du estradutik.
Bada, Spagnolok izan zezakeen motiborik 'Viteri hori' lehendik ezagutzeko. Nik ezagutzen dudan Jose Viteri antzuolarra -eta ez dira asko izango- Kutxako langile izan zen pare bat urtez, eta jarraitzeari uko egin zion beste bide batzuk ibili nahi zituelako. Horrelakoak ere ez dira asko izango!
Zorionak Jabi eta zorionak ceramikarte.com. Orain dela bi urte pasatxo Saiolanen hasi ginenean, zu proiektu honekin eta ni nirearekin, ceramikart.com amets hutsa zen, eta orain begira portala a tope funtzionatzen eta sari potolo batekin besapean. Merezita motel!! hauxe da egunean 25 ordu baino gehigo lan egitearen ordaina.