Sustatu logoa Teknologia albisteak

PREMIA proiektuak oztopatuko ote du Linuxen zabaltzea institutuetan?

Josu Telletxea
2002-11-25 10:11

Teknologia berrien aurrerapen izugarria direla eta, orain hiru urte Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailari EAEko institutuetan sare lokal berdina jartzea bururatu zitzaion. (Albiste hau PREMIA proiektua zer den argitzeko da eta bide batez aprobetxatzen dut Linux nola egokitu daitekeenen hausnarketa bat egiteko.)

Ia gauzatuta dago PREMIA institutu guztietan, aurten hirugarren eta azken urtea delarik. Teknologia berrietako beste arlo batzuek bezala gauza asko bezala alperrik erabilita daude.

PREMIA sare honen konfigurazioa zera da: institutuko osoko kableatua, windows 2000 server bat, sare-inprimagailu laser bat eta router ADSL bat eta beste ordenagailu guztiak win98 bezeroak. Gehien bat internet konexioa ahalbidetzen du. Eta institutuen barne funtzionamenduaren arabera notak, ikasleen faltak sartzeko edota irakasleen arteko dokumentuak konpartitzeko ahalbidetzen du.

Galdera da sare honetan egokitu ahal daiteke Linux? Erantzuna bai. Baina hainbeste inbertitu den sarean beste inbertsio-aldaketa egin behar zaio “Script-ak” (gidoiak), hau da zerbitzariari konektatzerakoan egiten dituen aginduak MS-DOS-en egon beharrean Linux-era bihurtu behar direla uste dut. Ez dakit azken hau nola egin daitekeen, suposatzen dut egin daitekeela.

Eskerrak Linux edozein sistematan egokitzen dela ez windows 98 bezala, bera edo inor ez.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu