Teknologia albisteak

Euskal Konbentzioan parte hartzeko modua

Erabiltzailearen aurpegia
editorea (euskadi.net-etik) - sustatu
2002-11-14 : 19:11

Euskal Konbentzioak, Europako Konbentzioak bezala, bide berri bat eratu du euskal gizarteak parte har dezan Europako Batasunak gainditu behar dituen erronken aurrean Euskadik duen jarrera lantzen; eta horrek aldaketa ugari dakartza.

Europako Batasunak duen erronka historikoa batasun hori beste lurralde batzuetara zabaltzea da, Europako Batasunak Europako kontinenteko estatu guztiak bildu eta egoki funtzionatzeko moduan. Hona hemen beste aldarrikapen bat, gero eta protagonismo handiagoa duena: Europako erakundeen demokrazia, gardentasuna eta eraginkortasunaren printzipioak betetzea eta erakunde horiek herritarrei hurbiltzea ezinbestean.

Euskal Konbentzioaren helburua euskal herritar guztiak biltzea da; hau da, euskal politika, zientzia eta gizarteko ekarpenak jaso nahi ditugu, euskal erakundeen eta euskal gizarte zibilaren jarrera komun bat eratzeko Europako Batasunak erronkei aurre egiteko hartutako neurriek Euskadiri gehien eragiten dioten gaietan.

Laburbiltzeko, Euskadik Europako Batasunaren etorkizunaz duen jarrera aurkeztu nahi dugu Europako Konbentzioan, jarrera horretaz gogoeta eta eztabaida izan dadin erakunde horretan.

Dei berezia egin nahi diegu gazteei -gazteak funtsezkoak baitira Europako Konbentzioan- eta ekonomia solaskideei iritzia eman dezaten Europa osoko gizartean burutzen ari den eztabaida garrantzitsu honetan.

Erakundeek, politikak, zientziak eta gizarteak lagun dezaten Euskadik Europako Batasunari buruz hartu behar duen jarrera eztaidatzen eta zehazten, honako foro hauek eratuko dira berariaz:

  • Politika eta erakunde alorreko mahai bat eratuko da gogoetarako; mahai horretan administrazio orokorrak, aldundiek eta udalek, Eusko Legebiltzarrak, Arartekoak eta Europako Mugimenduaren Euskal Kontseiluak izango dituzte ordezkariak.
  • Zientzia alorreko mahai bat eratuko da gogoetarako; mahai hori EAEko unibertsitateen ordezkariek eta Europako erakundeen azterketa alorrean adituak diren profesionalek osatuko dute.
  • Interneten foro bat eratuko da gizarteak parte hartzeko aukera izan dezan.

Parte hartzeko alor guztietatik egindako ekarpenak jaso ondoren, sintesi dokumentu bat egingo da. Azaroan aurkeztuko da Euskadik Europako Batasunaren etorkizunaz duen jarrera Europako Konbentzioan.

Erreflexioarako dokumentuak ere badaude gune honetan eta posible da jaistea. Baina adi! Microsoft Word edo formato horrekin bateragarria den beste edozein aplikazio izan beharko du erabiltzaileak, bestela ezin. Horiek izanik ere euskaldunei abisua: erdaraz irakurtzen jakin beharko duzue.

Euskal Konbentzioak "euskadi.net" web orrian eratu du esteka hau, euskal gizartetik etor daitezkeen ekarpenak jasotzeko. Informazioa helbide honetatik atera dugu.

Europako Konbentzioaren web orrian sartu nahi baduzu, egin klik hemen.

Hiru foro daude:

  • Hausnartze mahaia: Jaurlaritza, Aldundiak, Udalak, parlamentua eta Arartekoa daude bertan.
  • Izate zientifikoa izango duen mahaia: Euskal unibertsitateetako irakasleekin osatua beste zenbait aditurekin batera.
  • Internet foro bat, biztanleak zirikatuko dituena parte hartzeko.

Josu Jon Imazek abian jarri du hausnarketa eta eztabaida sasoi hau, eztabaida denentzat osasungarria dela esanez. Gogoeta mahaien eta Interneteko orri honen bidez, Eusko Jaurlaritzak Europako prozesu konstituziogilearen garrantziaz ohartarazi nahi du eta, bide batez, Euskal Autonomia Erkidegoaren izenean jarrera bat hartzeko iritzi bilketa osatu.

Erantzun

Sartu