Sustatu logoa Teknologia albisteak

Idazkuntza eta itzulpengintza ikastaroa

Euskara sakontzen laguntzen duen ikastaroa antolatu da. Zuzen eta egoki idazteko eta itzultzeko da ikastaroa. Beraz, horretarako beharrezko diren ortografia, morfosintaxia, lexikoa, idazkuntza-teknikak, testologia eta traduktologiako hasi-masiak eskainiko ditu era teoriko-praktikoan.

NORENTZAT

NORENTZAT

Lanbidez nahiz zaletasunez idazteko premia izan eta EGA titulua edo maila bereko ezagutza duen edonori zuzendurik dago: argitaletxeetako zuzentzaileak, unibertsitate-irakasleak, goi-mailako ikasketak euskaraz egiten ari diren ikasleak, euskaltegietako irakasleak, Hezkuntzako maisu-maistra eta irakasleak, aldizkari eta egunkarietako idazleak, esatariak, itzultzaileak, idazkariak, filologoak, politikariak…

EGITARAUA

Ikastaroak ardatz nagusi hauek ditu:

  • a) Hizkuntz Kalitaterako Oinarriak. Lau atal nagusitan banatua. Araua: Azken urteotan euskara baturako eman diren arau eta gomendioak aztertuko dira, bai eta zenbait konbentzio ere. Puntuazioa: Zeinu guztien erabilera ohikoenak, arazoak eta aukerak ikusiko dira. Argitasuna: Esaldien ulermena eragozten edo zailtzen duten arrazoiak jorratuko dira, batez ere sintaxizkoak. Aberaskuntza: Lexikoa zabaltzeko bideak ikusiko dira.
  • b) Ahoskera eta Prosodia. Ahozko adierazpidearen hizkuntz ezaugarriak azaldu eta landuko dira: lege fonetikoak, azentua, intonazioa eta intentzioak.
  • c) Idazkuntza-teknikak. Lehen urrats batean, testuaren kalitatea bermatzen duten alderdiak aztertu eta erabiltzen irakatsiko da: egokitasuna, koherentzia, kohesioa. Bigarrenean, berriz, paragrafoak garatu eta testu osoak sortzeko teknika lagungarriak landuko dira.
  • d) Itzulpengintzaren hasi-masiak. Eguneroko jardueran ikasleak euskaratu edo gaztelaniaratu behar izaten dituen testu-mota ohikoenen itzulpen gidatua egiten lagundu eta horretarako behar diren teknika eta ezaguera teorikoen azalpena emango da.
  • e) Kontsulta-bideak: Idaztean nahiz itzultzean erabil daitekeen material lagungarriaren berri emango da: ohiko hiztegiak, hiztegi elektronikoak, gramatikak, datutegiak… IDAZKUNTZA ETA ITZULPENGINTZA ikastaroa

Lehenengo zikloa: Idazkuntzaren oinarriak

SARRERA-HITZALDIA: Xabier Mendiguren
ARAUA: Mila Garmendia
AHOSKERA ETA PROSODIA: Julia Marin
ARGITASUNA: Patxi Petrirena
PUNTUAZIOA: Mila Garmendia
ABERASKUNTZA: Mila Garmendia

Iraupena:

  • Hurrengo urteko urtarrilaren 9tik 2003ko ekainaren 19ra.
  • Ordu-kopurua guztira: 140 ordu (120 presentzialak; 20 ez-presentzialak).
  • Ordutegia: Astearte eta ostegunetan, 16:30-19:45
  • Ikasle-kopurua: 20 lagun gehienez, 15 gutxienez.
  • Matrikula-prezioa: 1.150 euro.

Bigarren zikloa: Idazteko eta itzultzeko teknikak

KONTSULTA-BIDEAK: Hiztegiak eta Ordenagailu bidezkoa. Xabier Mendiguren eta Gotzon Egia
IDAZKUNTZA II Julia Marin
ITZULPENGINTZAREN HASI-MASIAK Patxi Petrirena

Iraupena:

  • Hurrengo urteko irailaren 18tik 2003ko abenduaren 18ra.
  • Ordu-kopurua guztira: 130 ordu (81 presentzialak; 49 ez-presentzialak).
  • Ordutegia: Astearte eta ostegunetan, 16:30-19:45
  • Ikasle-kopurua: 15 lagun gehienez, 12 gutxienez.
  • Matrikula-prezioa: 900 euro.
  • Oharra: 1. zikloa gaindituta izan behar da 2. zikloa egin ahal izateko.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu