Sustatu logoa Teknologia albisteak

Ispell eta Euspell

Iñaki Alegria - IXA taldea
2002-11-08 09:11

Beste gai baten harira sortutako Sustatuko erantzunen artean galdera hau zetorren. "Posible litzateke Ispell euskarara moldatu eta plataforma desberdinetan erabiltzea? (Win, Mac-ean pentsatzen ari naiz... KDE urrunegi dago erabiltzaile gehienentzat...)". Euskarazko zuzentzaile ortografiko bat moldatzea da koxka.

Iñaki Alegria IXA taldeak han mezu-hari hartan barren-barrenean erantzun dio horri, eta interesa duelakoan ekarri dugu azalera: Bai, posiblea da, baina...

Gari Araolazaren galdera zen hari hartan:

Posible litzateke Ispell euskarara moldatu eta plataforma desberdinetan erabiltzea? (Win, Mac-ean pentsatzen ari naiz... KDE urrunegi dago erabiltzaile gehienentzat...)

Horra erantzuna:

Posiblea da baina egiturazko arazo bat dago: Ispell bi zerrendarekin lan egiten lemak eta atzizkiak. Biltzean sortzen diren aldaketatxoak (egin+ko->egingo adib.) kudeatzeko erregela sinple batzuk ere idatz daitezke.

Baina atzizkien atzetik atzizki berriak etor daitezke euskaraz, hizkuntza eranskaria baita; eta horrek ez du aurreikusten Ispell-ek.

Hori gabe zuzentzaile bat egin daiteke baina koherentziarik gabe: erro baten flexio batzuk ezagutuko ditu eta beste batzuk ez.

Erreferentziak:

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu