Osakidetzako oposizioak egin eta gero
Hile honen hasieran, osakidetzako oposizioetara aurkeztu nintzen fisioterapiako konbokatoriara. 800 inguru aurkeztu ginen. Fisioterapia euskaraz egiterik ez dagoenez, suposatu nuen, normala baino haundiagoa zen gehiengo bat gazteleraz aurkeztuko zela. Hala ere, euskaldun asko egon daitezke 800 horien artean, eta ez nuen pentsatzen, dozena erdi baino gehiago ez ginenik izango.
Nirekin Bartzelonan ikasitako lagun asko zeuden tartean, gaztelera katalanarekin batera ikasi dutenak asko. Eta harriduraz begiratzen ninduten euskaraz egitekoa nintzelako, jokabide ausarta zelakoan. Ni haserre, jendearen jokaerarekin ... ba bai, baina horrelakoetan, inork ez du nahi aukera txiki bakar bat galtzerik ez dakit ze ideal utopiko dela eta, eta normala eta ulergarria ere bada. Aukera pertsonala da. Baina euskarazko azterketarekin eduki genituen zailtasunek uste dut ez dutela aitzakiarik. EGAduna izatea baloratzen omen dute, Euskal Herriko osasun zentruetan lan egiteko, baina zertarako euki EGA titulua ez bagara gai gure lanean euskaraz jarduteko? Azterketa euskaraz egiteak inongo meriturik ez eskaintzeaz gain, esaldi aldrebestuak, itzulpenean akatsak (gaztelerazkoek ez zuten akatsik), eta orri baten faltak eragin dezakeen denbora galtzea jasan behar izateak ez du aitzakiarik.
Barregura sartzen zitzaidan azterketa orduan, Extremaduran egongo banintz bezela (horrela esan zidan handik zortea probatzera etorrita zegoen beste harritu batek, dozenardia eskua altxatuta ikusi zuenean). Osakidetzak, aukera pertsonala bilakatzea baimendu izatean dago errua, eta gainera horregatik aukera gutxiago izatea... Enfin.
Hala ere, zerrendetan sartu naizen arren, espero dut beste nonbaiten topatzea gustuko lan bat non euskara normaltzat joko den. Osakidetzaren zain bagaude jai daukagu. Fisioterapia eskola bat izateak erraztuko lituzke gauzak. UEUn agian...
Asko sendatu, gitxi gastau, ta bueltak amari!
matx
Egunkariako artikulua, hemen.
Erantzunak kargatzen...