Iaz Susak argitaratutako Itxaro Bordaren %100 basque nobelari eman berri diote Euskadi Saria; orain Interneten ere osorik irakur dezakezu. Liburuari egindako kritikak ere badira irakurtzeko moduan: Pilar Iparragirrerena, Ana Urkizak egindakoa, Felipe Juaristirena, Mikel Asurmendirena eta Markos Zapiainena ere bai.
Liburua oso-osorik dago sarean, kapituluz kapitulu.
Susako gunean liburuari buruzko kritikak ere irakurri ditzakezu. Hona hemen kritika horien laburpentxo bat:
Ez dut esango liburuak ase utzi nauenik (zaila egin zait zenbaitetan hizkera beraz jabetzea, hizkera bera nire egitea, eta ez bakarrik hitzengatik), baina pasarte batzuk oso ditu biribilak.
Osorik irakurtzeko hemen, Susako literaturai buruzko kritikak.
Bordak, egun guztia gazta jaten ari den pertsonaia nagusi baten haritik dakarkigu %100 Basque. Gazta gauza ororen soluzibide da; gazta obsesio kultural-kolektiboa da. Zergatik, ordea galdetzen du egileak, obsesio hori?
Osorik irakurtzeko hemen, Susako literaturai buruzko kritikak.
Osorik irakurtzeko hemen, Susako literaturai buruzko kritikak.
Liburua berezia dela erran dugu sarreran, berezia eta bitxia. Euskal literaturaren ale berri bitxia. Eleberria bezala ekarria, baina eleberria izateaz gainera, saiakera ere badena. Saiakera eleberritua.
Ez duzu berau hari bakar baten arieran irakurri behar gainera. 40 istorioz osatua dago, nahi duzunetik has zaitezke, eta istorioz istorio jauzi egin. Itxaro Borda errealitatearen kronista bihurtu zaigu, eta fikziozko rnundu eraiki digu halaber. Alta bada, Balzac-en aipu bat gogoan, honela gaztigatzen digu egileak: "Izan zaitezke idazle handi bat, baina finean fartsante bat zara". Komediante itxurati bat, alegia.
Osorik irakurtzeko hemen, Susako literaturai buruzko kritikak.
Pistola parea serora baten eskuetan bezain deigarria da gure literaturan "100% Basque" hau; hain ditu azala nola mamia bakan, bitxi eta ausart, esan baitaiteke euskal literatura multzo bitan banatzen dela: alde batetik, "100% Basque"; bestetik, gainerako liburu guztiak.
Hogeita hemeretzi kapituluz osaturiko liburu honek (39, ez 40, jende orok, idazlea bera barne, uste bezala euskal kritikak ez duela funtsezko ekarpenik egiten marmarikatuko dute gero horratik autoreek, artaburu ez besteek), hilotz ibiltari baten gogoaren zurrunbiloa digu erakusten, Baionan egin bilkuretatik Maulera gauez itzultzen dela, autoz, Gasna Bidean gaindi zenbaitetan. Bazter batean bizitzeak badu alde ederrik: autoan orduak eta orduak eman arren, Borda ez du inoiz oztopatzen gure garaiko ikurrik nabarienak, auto ilara afrusak alegia.
Osorik irakurtzeko hemen, Susako literaturai buruzko kritikak.
Liburuen gaineko kritika hauek, egunean eguneko poema, literatur Emailuak, liburu berriak, hainbat liburu agortu oso-osorik... Hau dena Susa literaturaren gunean
Erantzun
Sartu