Mankomunitate, fundazio, partzuergo edo kontsortzio, irabazi asmorik gabeko erakunde... horiei denei dago zuzendaua UEUk antolatutako ikastaroa. Erakunde hauek guztiak duten kudeaketa beharrei dago zuzendua ikastaroa. 300 orduko ikastaroa da, urriaren 30etik hasi eta ekainaren 21a bitarte.
Lehenik eta behin argitu beharrekoa da zer den edo zer uler daitekeen herri-erakunde kontzeptupean. Hori aipatzean, nagusiki, unitate politiko bateko biztanleek osaturiko elkarteez aritzen gara, hau da, Administrazio Publikoaz. Baina badira Administrazio Publikoak bete ezin edo bete nahi ez dituen arloak, eta, beren interes soziala dela eta, beste erakunde batzuen esku uzten du arlo horien kudeaketa. Multzo honetan sartuko genituzke mankomunitateak, fundazioak, partzuergoak edo kontsortzioak, irabazi-asmorik gabeko erakundeak, etab.Hauek guztiak ere Herri Erakunde kontzeptupean kokatuko genituzke.
Erakunde horien guztien garrantzi sozial eta ekonomikoa denen ahotan dago, baina, harrigarria baldin bada ere, horien kudeatzeko beharrezkoak diren tresnen analisia ez dago behar bezala jasota Unibertsitateetako ikasketa-planetan, zeren, gaur egun Euskal Autonomia Erkidegoan kokaturiko unibertsitate bakar batek ere ez baitu era horretako titulaziorik eskaintzen.
*Non: UEUko Ikastetxe Nagusian, Eibarko Markeskoa jauretxean.
Aldi berean, moduluarekin erlazionaturiko mintegiak tartekatuko dira.
Informazio gehiago, hemen.
Erantzun
Sartu