Berako eta Etxalarko Udalek, eta Bortzirietako Euskara Mankomunitateak elkarlanean, Bortzirietako I. Kafe Antzerki Bekarako deialdia prestatu dute, euskaraz sortzen diren formatu ttikiko antzezlan kopuru eskasari aurre egin nahian. 900 euroko bi beka emanen dira. Aurkezteko oinarriak dituzue hemen:
Bortzirietako Euskara Mankomunitateak, Berako Udalak eta Etxalarko Udalak antolatutako kafe-antzerki bekarako deialdia da hau. Beka honetan euskaraz sortutako proiektuak lagunduko dira, inon argitaratuak edo plazaratuak izan ez direnak eta bertze bekarik edota saririk jaso ez dutenak. Bertze lanen baten itzulpenak edota moldaketak ez dira jatorrizkotzat joko. Izan ere, euskal sortzaileei bultzada ematea eta gure herrietan formato txikiko lanak taularatzea dira beka honen xedeak.
Bi beka izanen dira, biak 900 koak. Bekak bi zatitan ordainduko dira: %50 epaimahaiaren erabakia ezagutu ondotik eta bertze %50 antzezlanak lehendabizikoz taularatzean.
Batetik, egileen curriculuma aurkeztu beharko da eta, bertzetik, proiektuaren ezaugarri nagusiak bilduko dituen txostena: egitura, luzera, estiloa, baldintza teknikoak, gidoia, helburua, baita egileei aipagarriak iruditzen zaizkion bertzelako ezaugarriak ere. Curriculumak eta txostenak 2003ko urtarrilaren 31 baino lehen aukeztu beharko dira honako helbide honetan:
Bortzirietako Euskara Mankomunitatea
Herriko plaza 7
31790 Arantza
TFNOA 948 634125
FAX 948 634192
E-maila: bortziriak@euskalnet.net
Epaimahaia honako kide hauek osatuko dute:
Epaimahaiak otsailean zehar hartuko du erabakia eta ahalmena izanen du, egoki baderitzo, beka bat edo biak eman gabe uzteko. Saridunek 15 eguneko epea izanen dute beka onartzen dutela adierazteko, eta antolakuntzak ezarritako epeetan lana estreinatzeko konpromisoa hartuko dute.
Etxalarko Udalak eta Berako Udalak eskubidea izanen dute saritutako lan bakoitza bi aldiz taularatua izan dadin deus ere ordaindu gabe saria jaso eta urtebeteko epean. Behin epe hori igarota, aipatu erakudeek eskubide hori galduko dute. Egile eskubideak autorearen esku geldituko dira, baina antolatzaileek ez dute ordainduko beka honek biltzen dituen emanaldietako autore eskubiderik. Horrela, beka jasotzen dutenek emanaldi bat Beran eta bertzea Etxalarren eskaini beharko dute. Lanak bi herri hauetako batean estrenatuko dira eta emanaldiaren data aipatu erakundeek aukeratuko dute. Antzezlana taularatzean sor litezkeen bertzelako gastuak (kilometrajea, publizitatea, eta abar) ez dituzte hitzarmen hau sinatzen duten erakundeek bere gain hartuko. Nolanahi ere, saritutako lanak bertzela argitaratu edo antzeztuko balira, beka jaso dutela aipatu beharko da. Bekara aurkezteak oinarri hauek onartzea dakar, derrigor.
Erantzun
Sartu