Eusko Ikaskuntza 1997. urtean hasi zen Internet bidezko bere 1. masterrarekin. Ordutik edukitako harrera ona ikusita beste ikastaro berriak sortzen joan da gizartearen beharrak asetzeko asmoz, aurtengo 2002-2003 ikasturterako zortzi ikastarotako eskaintza duelarik.
Ikasleak ikastaroa osoa zein moduluka egin dezake, gehien interesatzen zaizkion atalak hautatuz. Edozein kasutan, lortutako Diplomak EHUko aukera libreko kredituak eskuratzeko aukera emango dio.
Matrikula epea oraindik zabalik dago urriaren 22 arte. Honetarako zuzenean Ikastaroen webgunetik bete daiteke izen-emate orria edo Idazkaritzarekin zuzenean harremanetan jar daiteke edozein informazioren eske:
Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioa.
Miramar Jauregia / Miraconcha, 48.
20007 Donostia.
Tel.: 943-310855 / asmoz@asmoz.org
2002-2003 eskaintza:
- MIDA, Ingurugiro Zuzenbidean Masterra - 680 ordu (6. edizioa) Gizartea, ingurugiroaren degradazioaz kezkaturik eta haren babesaren beharraz jabetzen den heinean, Ingurugiro Zuzenbidean adituak eskatzen ditu. Alabaina, ikasketa planetan aurreikusten ez den Zuzenbidearen adar hori, aski ezezaguna da eta hori dela eta, ingurugiroari buruzko araudiaren ezarpena zaila gertatzen da, araudia ugaria eta nahasia den une honetan. Hutsune hau betetzeko asmotan, Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioak E.H.U.-ko Konstituzio eta Administrazio Zuzenbide Sailarekin, estatuan aintzindari den Ingurugiro Zuzenbidean Masterra Internet bidez jarri dute martxan.
- MICI, Nazioarteko Merkataritza Zuzenbidean Masterra - 600 ordu (4. edizioa)
Kanpoko merkataritzak enpresa jarduera multzoan duen garrantzi ekonomikoak eta beraren ordenamendu juridikoaren geroz handiagoak prestakuntza programak eragin eta kontseilatzen dituzte alor honetan. Helburu honekin, unibertsitate munduko giza eta material errekurtsoak bi norabidetan koordinatu eta gerturatu nahi izan dira, nazioarteko integrazio prozesu garrantzitsuetan sarturiko integrazio europarra eta Amerikako kultur inguru amankomuna kontutan hartuta.
Ikastaro hau UNEDen Berezko Masterra da.
- JAKINET, Eusko Ikasgaietan Ikastaroa - 250 ordu (3. edizioa) Euskal kulturaren zabalkundea eta alor horretan adituak prestatzea da ikastaroaren helburu nagusia. Hamahiru jakintza-sailen bitartez, ikastaro honek Euskal kultur errealitearen ikuskera emango du, hala egungoa nola historikoa
Ikastaro hau UNEDen Berezko Titulua da.
- KD, Kazetaritza Digitala Ikastaroa - 250 ordu (3. edizioa) Internet edozein arlotan lan egiten dutenentzat erronka bat bada, are gehiago informazioa beren bizimodua egin dutenentzat. Komunikabideek ziberespaziora eman dute jauzia mundu digitala erreferente bakarra duten komunikazio enpresa berriak sortzearekin batera.
Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioak gai honek sortarazten duen interesa kontutan hartuta, E.H.U.ko Kazetaritza II Sailarekin batera profesional berriak sortzea eta kazetari lanak betetzen dituztenek birziklatzea eta egungo informazio gizarteak eskatzen dituen ezagutzak eskuraraztea helburua duen Ikastaro hau eskaintzen du.
- FIME, Finantza Merkatuak Ikastaroa - 450 ordu (3. edizioa)
Finantzak berrikuntza sakona bizitzen ari dira. Globalizazioa, erregularizazio eta bitartekotza eza, telekomunikazioetan gertatutako aurrerapenak eta inbertitzaileen geroz eta parte hartze aktiboagoaren eraginez, XXI. mendeko finantza ikusmiran aldaketa sakonak gertatu dira. Finantzak kudeatzeko era berriek, bai finantzetan, bai teknologietan gertatzen ari diren berrikuntzak eguneratuta edukitzea eskatzen dute. Hau dela eta, Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioak eta Mondragon Unibertsitateak Ikastaro hau antolatzen dute Euskadiko Kutxaren laguntzarekin batera
- HIZNET, Hizkuntza Plangintza Ikastaroa - 250 ordu (2. edizioa)
Euskararen normalkuntza aspaldian abiatu bazen ere, sarri askotan prozesu horren baitako barne-mekanismoez ondo jabetu gabe jokatzen da, soziolinguistikazko ezagutza-sakonaren falta dela medio. Horregatik, euskararen normalkuntza behar-beharrezkoa da ezagutza kualifikatuagoa eta sistematikoagoa izatea, eta premia horri aurre egiteko Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioak, E.H.U.ko Soziologia 2 Sailarekin, UEU eta SEI elkartearekin batera antolatu dute Internet bidezko Ikastaro hau.
- TICE, Informazioaren Teknologiak eta Merkataritza Elektronikoa Ikastaroa 250 ordu (1. edizioa)
Gizartearen interesa teknologi berriengan handituz doa egungo merkatal errealitatean honen inguru sortzen den ziurgabetasunarekin bat, honek formakuntza egokiaren beharra sortzen duelarik. Behar honi erantzuteko asmoz Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioak ikastaro hau sortu du. Publizitate eta Marketing-ei buruzko gaiak eskeintzeaz gain, ikastaro honen berritasun nagusia, teknikoki eta legalki ematen ari diren egoerak teknologi berrien esparruan ezagutaraztea da.
- TURNET, Landa Inguruneko Turismoaren Enpresa eta Proiektuen Kudeaketa Ikastaroa 250 ordu (1. edizioa)
Ikastaro honen helburu nagusia landa inguruneko turismoaren inguruko negozioen gestio konpetitiboa lortzea da. Enpresa gestioak biltzen dituen arlo guztiak aztertuko dira, komertzial eta finantz ekonomia esparruei lehentasun berezia emanez. Era berean, landa inguruneko turismoaren proiektu berrien ezarpenarekin zerikusia duten hainbat alderdi aztertuko dira, bai eta ingurugiroan sortzen dituzten ondorioak.
Erantzun
Sartu