Sustatu logoa Teknologia albisteak

Kale Gorria sareratu egin da

editorea - Sustatu
2002-09-18 22:09

Kalegorria webgunean hainbat gauza aurki ditzakezu, baina oro har, informatibo bat dela esan dezakegu. Azken orduko berriak emateko modu bizkorragoa dela ezin ukatu. Orain notiziak kargatu eta kargatu jardutea besterik ez dago.

Hemeroteka ere garrantzitsua izango da on-line edizio honetan. Dakizuen moduan, hemerotekan berriak bilatzeko modurik erosoena Internetek eskaintzen du. Momentuz, gune berri honetan ez dago bilatzailerik, ordea.

Artzainak fundazioaren berri ere jasoko duzu webgune honetan. Zer da Fundazioa?

Entzutegi Nazionalak Ardi Beltzaren kontra hartutako errepresio neurrien ondorioz batzar bat egin zuten zenbait intelektualek eta abertzale eta ezkerreko gisa ibilbide politiko luzea duten pertsonak, izan ere, Baltasar Garzon epaileak aldizkaria ixteko asmoa zuela iragarri zuen. Han bildutakoek, une hartatik bertatik jazarritako argitalpenaren hutsunea beteko zuen beste aldizkari bat sustatzea eta planteamendu independentistekin, ezkerrekoekin eta internazionalistekin sortutako argitalpen ororen bermatzaile bihurtzea erabaki zuten.

Artzainak Fundazioak kide gehiago izango ditu laster, eta idazkaritza egonkorra izango du bere eginbeharren garapena bermatu ahal izateko, webgunean bertan esaten denez.

Bi hizkuntzatan dago gunea eta paperezkoaren lekua hartuko ez badu ere bere lekutxoa egitera dator sarera. Ikusi egin behar zenbaterainoko dinamikotasuna eskaintzen duten.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu