amerikar kritikoak
Petras, Chomsky, Sontag... Amerikako Estatu Batuetan irailak 11.a dela eta "patriot" tamainako pilula propagandistikoak irensteko gertu ez daudenak ere esistitzen dira.
Ahoa zabaltzen duten bakoitzean sekulako zalaparta sortzen da. Baina bizkorrenek zentsuratu egiten dituzte. MaCarthy senatorearen hatsa lepoan sentitu arren, irakasleok ez dira kokiltzen. Bejondeiela.
Irakurri nahi baduzue, hona lotura batzu: Noam Chomsky eta Susan Sontag berriki plazaratutako iritziak dira.
Euskal Herrian jende asko dagoeneko inmunizatuta gaude gurean pairatzen dugun setio mediatikoa dela eta. Ez da erraza edozein muntai sinistea. Baina halere ematen du Arranoak, Sam Osabak gure komunikabideetako filtro "anti.Aznariano"ak apurtu dituela.
Hain da boteretsua... Beraz gaur Manhattango liturgia katodiko guztiekin (ooh... ze gogorra izan zen.. snifff..) nazka-nazka eginda zaudetenoi hau eskeini nahi dizuet. Testu kritikoak, inperio sarraskigile handienaren bihotzetik.
Goian beude Manhattan, Pelsinvannia eta Washington-eko biktimak... Noski, ni ere sarraski haren aurka nago. Baina zer uste dute, tontoak gaudela? Mesedez. Amerikarren biktimak, hildakoak eta bizirik hilda egotera kondenatuak, milioika dira eta tamalez izango dira, karajo!
Erantzunak kargatzen...