Teknologia albisteak
3

Dorre bikiek Interneten bizirik diraute

Erabiltzailearen aurpegia
editorea - Sustatu
2002-09-11 : 10:09

Zer aldatu den azaltzen hasiz gero ez genuke bi lagunek bat egingo azalpenetan. Zer izan den onerako, zer txarrerako, nola, zergatik... duda asko daude irailaren 11ko sarraskia deskribatzeko. Interneten egin ahal izan da jarraipenik zehatzena eta bizkorrena. Hona helbide interesgarri batzuk:

Omenaldiek hartuko dute gaurko eguna. Bai behintzat AEBn, edo zehatzago, zero gunean. Guk lotura batzuk eman gura izan ditugu, norberak egiteko irailaren 11ko egunaren berria. AEBren ikuspuntua duzue nagusi sarean ere, baina ez dira falta kontrakorik.

Bisita dezakezun webgunerik interesgarrienetako bat hauxe duzu. Bertan, zero gunea berritzeko dauden proiektuak ikusiko dituzu, lekuaren mapa, dorreak falta direnetik geratzen denaren erretratua, hainbat argazki urtebetean zehar jasotakoak...

Medio askok emango dute irailaren 11ko egun sonatua. Gazteleraz irakurtzeko 200 medioren berri jasotzen dute gune honetan. Estatuko medioak eta baita internazionalak ere.

Atakeak eragindako kalteak neurtzen, eztabaidatzen... urte osoa jardun dute Irailak 11ko artxiboa osatzeraino. Ehundaka lekutatik jaso dute hauek ere informazioa, bertsio ofizialetik kanpo informazioa jasotzen: mezuak, foroak, agenda pertsonalak, bideoak... Eta norbaitek soinuarekin lotutako dokumentuak gura balitu, Sonic Memorial Project-era jo dezala. Hor aurkituko ditu irailaren 11 aurretik, egun horretan eta gero jasotako dokumentu sonoroak. Tartean dira dorre bikiak egin zituzten indiar mohikanoen ahotsak, barruan zegoen jatetxe bateko pianoaren musika, edo biktimek poltsikoko telefonoak erabilita esandakoak dorreak erori aurreko instanteetan.

Liburutegi Birtualak dituzu eskura, 5 terabyteko datuekin eta 45.000 leku pertsonal jasotzen dituen gunearekin.

Ez dago dudarik: Internet izan zen mediorik garrantzitsuena iraliaren 11n. Aldizkari digitalen 230 portada ikusi ditzakezu hori egiaztatzeko.

AEBk egin dituen gehiegikerien kontra ere irakurri daiteke eta seguru Sustatuko irakurleek gune bat baino gehiagotan topatu dutela informazioa dagoeneko. Milaka gune ematen ez genuke ezer lagunduko, baina hor doa bat edo beste, Human Rights Watch-en, informe bat duena oinarri, esaterako. Afganistanen egindako zapalketa du mintzagai.

Afghanistan Online ere badago. Irailaren 11k irakurketa bat baino gehiago baitu. Hainbat elkarteren, Afganistango medioen... webguneetarako loturak aurkituko dituzu.

World Trade Center-en birtualki sartu irailaren 11 baino lehen. Irailaren 11ko irudiak, zuzeneko irudiak, jaso round Zero Cam-en ... Beharbada batzuk zuzenekoa baino, tratamendu infografikoaren berri jaso gurako duzue eta Nixlog-ek egoki egiten du hori. Beti egongo da jendea, ordea, dudan jartzen duena, esaterako, Pentagonoari egindako atakea, edo bestelakorik.

Eta zuek, badaukazue gunerik gomendatzeko?

Erantzunak

Joxe Aranzabal
2002-09-11 : 13:00

Zein bizkor doazen gauzak telebistaren garaian! Iltzaturik geratu zaizkigu begi ninietan 2001eko irailaren 11ko irudi izugarriak.


Eta ahaztu egin dugu 1973ko irailaren 11n Pinochetek Txilen eman zuen estatu kolpea eta hark eragindako izugarrikeriak.


Gogoan izan nahi ditut indarkeriaren atzaparkada sufritzen duten guztiak.


Luistxo
2002-09-11 : 13:33

Ona Euskaldunon Egunkariarena (gaurko alearen azken orrian paperean / Interneten ez dut aurkitu): Estatu Batuetako National Press Club-ek irailaren 11koa gogoratzeko atera zuen posterrean, munduko 25 egunkari azalen artean, Egunkariarena. Ondoan, Le Monde, NYT, etab.


Sarean irudiaren bila ibili naiz eta ez dut aurkitu. Beste erakunde honek, Poynter.org, berriz, motibo bereko egunkari azal mordo baten bilduma dauka, eta hantxe dago Egunkariarena.
Selekzio bat ere argitaratu zuten liburu batean, 145 azal erreprodukziorekin, baina ez dakit Egunkariarena han egongo ote den.


Beste kartel bat, Arabako Beranturi herriko jaietakoa... Arabako Diputatu nagusiaren salaketa eta guzti.


Maite
2002-09-16 : 14:41

Egunkariaren kartelaren zati bat ikusi daiteke notizia honetan: http://www.egunkaria.com/english/testua_ikusi.cfm?id=80


Erantzun

Sartu