Zer erosten dugu Nike, Adidas... erostean?
Kirolaren gaineko produktuak dira munduko Barne Produktu Gordinaren %1 eta merkataritzako truke guzien %2,5. Horretarako hirugarren munduan kiroleko multinazionalentzat lan egiten duten pertsona ugariren eskubideak zapaltzen dira.
Eskubideak zapaltzen direla erakutsi digute Daniel Udalaitz eta MikelAsurmendik egindako artikulu honetan:
- Nike zapatilak egiten dituztenek 4 euro inguru kobratzen dute 13 orduko lana egitearren.
- Kiroletako sektorean, Espainiako Estatuan, 1.633 milioi euro fakturatu ziren 1998. Urtean. 2001ean berriz, 2.386 milioi euro.
- Kiroletako oinetakoen industriak teknologia propioa, bi urtez behingo bildumak, banaketako zirkuitu beregaina eta komertzializatzeko estrategia berariazkoak dauzka mundu guztian.
- Nike-k bilioi bat dolarretik gora fakturatu zuen, Adidasek 832.000 milioi dolar, Reebok-ek 485.000 milioi dolar... - Hiru multinazionalek betetzen dute poltsikoa Espainiar Estatuan ere:
1- Nike %28 Eta Subkontratuak nola? Indonesian langileen %38, Txinan %34, Hego Korean %11, Taiwanen %5, Thailandian %10... Denak sektore honetako esplotazio iturri.
2- Adidas %21. Eta subkontratuak? Iirakurri beherago Violeta Vegaren kasua.
3- Reebok %12. Eta Subkontratuak? Antzera.
Datu hauek guztiak El correo del Merkado Deportivo-k eman ditu, baina artikulu interesgarri hau Argiak atera du oporren bueltako zenbakian, 1.865. zenbakian, hain zuzen.
Teen Age Research Unlimited konpainiak 12-19 urte bitarteko gazteei egindako inkestek diotenez, ordea, marka berriak ere hasi dira negozioaren zati bat hartu guran. Fila, superga, Camper edo Benetton ere hasi dira lehia horretan.
Emakume langile gazte baten adierazpenak
Salbadorko emakume gazte batek egindako adierazpenetatik: Violeta Vegak Adidas enpresarentzat egiten du lan, goizeko 7:00etatik iluntzeko 20:00etara, hau da, 11 ordu. Astelehenetik zapatura. Ordu eta erdiko etena dute bakarrik eguerdian. Komunerako egunean bi aldiz bakrrik eta denbora kontrolatuta. 3 minutu pasatuz gero egun bateko soldata kentzen diote, hau da, 4 euro. Gainera, behin, haurdunaldiko proba egin zioten eta kalera bidali zuten. Formosa Textile enpresan egiten du lan Violetak.
Erantzunak kargatzen...