Teknologia albisteak

Nafarroako estatua eta Europako historia Interneten

Erabiltzailearen aurpegia
editorea - Hernaniko Kronikatik hartua
2002-07-12 : 11:07

Gure historia ezagutzen lagunduko dizun web interaktiboa. Bisita egin eta zabal ezazu helbidea. Gustukoa baduzu jarri loturetan Historian barrena nabigatzeko web orriak 800 bat testu ditu, 200 gertaera eta 600 pertsonaiei

Zer eta zeri buruzkoa da

Zer eta zeri buruzkoa da

Hego Europako historia, beraz, Euskal Herrikoa ere aurkituko duzu Puntubi.com deitzen den gunean. Beñi Agirre hernaniarrak sortu du webgunea eta ezaugarri berezi bat du: interaktiboa da. Alegia, historiaren hasieratik gaur egun arte gertaera eta pertsonaien azalpenak kateatuta daude eta azalpen bakoitzak testuingurua zabaltzeko hainbat lotura ematen du.

Erabiltzeko erreza eta ikasteko eraginkorra

Testu asko, 800 bat ditu, gertaera eta pertsonaiak labur-labur deskribatzen dutuztenak. Webgunean sartzean, historia labur bat irakurriko dugu. Interesatzen zaigun atalean gelditu, klikatu, eta hari buruzko informazioa agertuko da pantailan. Atalka irakurtzen da; adibidez, Bergarako Besarkada zergatik gertatu zen jakiteko ez duzu karlistada guztiak zertan irakurri behar, baina, gertaera horri buruzko aurrekoak, parte izan zuten pertsonaia garrantzitsuen jokaera eta ondorengo historia nahi adina aztertu daiteke, norberak jarri behar dio muga.

Egilearen ustez denok erabili dezakegu; hala ere, institutu zein ikastoletako ikasleentzat oso egokia da.

Beñi Agirrek urtebete pasa du webgunea osatzen. Testuak, Lur, Elhuyar eta Auñamendi entziklopedietatik atera eta berak moldatu ditu, historialari fidagarri batzuen lanaren laguntzarekin: Tomas Urzainki, Mikel Sorauren, Martin Ugalde, Jimeno Jurio...

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu: