Front Line Compilation Ipar Irlanda eta Euskal Herriaren arteko arte topaketa bat da. 2002.ko Martxoan hasi zen eta uztailean bukatuko da. Beraz, hilebete honetan zehar Arte Ekimen honen azkenengo montaiak ikusi ahal izango ditugu.
DAE-ren esanetan Front Line Compilationek garrantzi berezia ematen dio arte garaikidea ekoizten den testuinguruari. Zentzu honetan, Ipar Irlanda eta Euskal Herriaren arteko kasuetan, erresoluzio politikoen gainetik, egunerokotasun gaitzat duten esperientzia kultural xumeak esperientzia berriak dakartzate; garagardo pinta bat hartzea, graffiti bar marraztea edo argazki bat ateratzea.
Front Line Compilation artea egitura politiko pisutsuetan etenaldi bat egiteko abiapuntutzat hartzen du eta identitate nazionala, gazteen azpikulturak, lurraldetasuna eta gizarte memoria bezalako gaiak aztertzen saiatu da.
Arte gertaera honetan, Irlanda Iparreko kasua eredutzat hartzea proposatu da, "case study" deituriko konparazio batean, baina hau ez bakarrik erreferentzia xinple baten moduan baizik eta ispillu deformante bezalako identifikazio prozesu batean. Horrela "lekuan" egiten den ekoizpen kultural bereziak, artea garaikidea eta artxiboko materialen bitartez aztertuko dira, sozio-politikoko testuinguruetan elkarrizketa berriak saiatzen.
DAErekin batera Arteleku, Donostia Kultura eta British Council aritu dira Front Line Compilation -en ekoizpenean.
Uztailerako programa:
eta laister
Front Line Compilation-ek bibliografia berezia ere proposatzen du.
Info gehiago: info@daeweb.org
edota (34) 943.272.103 telefonoan.
Erantzun
Sartu