Autonomi erkidegoan 54 KZgune daude
2002-07-01 12:07
Isidro Urtzelai Legazpiarrak, esaterako, 77 urte ditu eta bera baino askoz gazteago den jendearekin elkartrukatzen ditu mezuak. E-posta nola dabilen ikasi du, nabigatzaileak ere erabiltzen ditu, eta Windows pakete osoa nola erabili erakutsi diote. Ez dakit esan dioten Microsoft-ko produktuez gain beste gauza batzuk ere badaudela, baina en fin, Microren Macroan bizi gara eta... Windows, Explorer eta Outlook erabiltzen ikasi du.
Baina helburua betetzeko asko falta da oraindik. 2003 amaierarako 250 herrira gerturatu gura da Internet, gehiengoak ezagutu dezan ahalegina egin eta 36.000 herritarrek oinarrizko Internet erabiltzaile txartela lortu dezaten animatu.
Gune hauetan nabigatzen irakasten da, baina non nabigatzen du jendeak? Zein edukitara jotzen du? Euskarazko guneak non dauden erakusten zaie? Zein egunkari irakurtzen du KZ guneko ikasleak? Edo laburtuz, euskarazko edukiak non dauden lantzen dute irakasle horiek?
Erantzunak kargatzen...