Eusko Legebiltzarreko EAren bozeramaileak, Rafa Larreinak, astelehenean aurkeztu zuen bere webgunea. Berak dioenez, webguneak demokraziaren aldeko apostua izan nahi du, demokrazia zuzenagoa eta parte-hartzaileagoa
Webgune hau komunikazio eta informazio tresna izateaz gain, herritarrentzako Legebiltzarrean egiten duen lanaren kontrol-tresna bihurtzea espero du.
Komunikazioa, gainera, bi norabide ditu: horrela web hau bisitatzen dutenek *interpelatu, galdetu, nire jarduera kritikatu eta beren zalantzak edo kezkak azaltzea nahi dut esan zuen Larreinak.
Zutabe honekin webgune pertsonal hau martxan jartzen da, honen helburua komunikazio eta informazio tresna bat bilakatzea delarik, Legebiltzarrean gauzatzen dudan lanarena, eta ez bakarrik azkenengo hauteskundeetan bere bozka eman zigutenei, baizik eta gizarte osoari. Baina gehien nahi dudana kontrol tresna bat bihurtzea da, hiritarrentzako kontrol tresna bat, Legebiltzarrean gauzatzen dudan lanarena, lan politikoarena eta ordezkaritzako lanaren jarraipen bat egin ahal izateko.
Guztiok dakigu Legebiltzarreko kideak bi eginkizun ditugula, bata legeak egin, eta bestea gobernuaren kontrol eta bultzada; eta bi eginkizun hauek egin ahal izateko Legebiltzarkideok Legebiltzarreko araudian jasota dauden tresnak erabiltzen ditugu. Baina tresna hauen artean ez dago ezta tresna ezta sistema zehatz bat hiritarrek Legebiltzarrean egiten den lana kontrolatu ahal izateko.
Webgune honek Legebiltzarrean egiten dudan lanaren kontrol-tresna bat izan nahi du, eta tresna honen bitartez hiritarrek partehartze politiko zuzena egiteko aukera daukate. Hautesleak Legebiltzarrean hautatutakoen lana ezagutzeko eskubidea daukatela pentsatu izan dut beti , zer lan mota egiten duten, zein bilera mota dituzten, nola defendatzen duten hauteskundeetan aurkeztutako programa, zer esaten duten Legebiltzarreko bilkuretan edo batzordeetan, zer bozkatzen duten eta zergaitik.
Webgune honekin bisitariek hori guztia jakitekokapaz izatea nahi dut, webgune honekin politikarien lanari gardentasun gehiago eman nahi diot; eta webgune honen bitartez bisitatzen dutenek interpelatu, galdetu, nire jarduera kritikatu eta beren zalantzak edo kezkak azaltzea nahi dut.
Ikusiko duzuenez, webgune honek demokraziaren aldeko apostua izan nahi du, demokrazia zuzenagoa eta parte-hartzaileagoa, politikaren alde; hitz batez politika lan zintzoa izan daitekeela amets eginez norbaitek pentsatuko du- parlamentari baten apostua.
Hau guztia posible dela uste dut, ona dela, eta gainera EA-Sarearen bitartez (Eusko Alkartasunako erakundea interneten) lanean dauden pertsona gazteen bultzada eta sostengua daukadalako. Pertsona talde honek, Eusko Alkartasunaren azkenengo Biltzar nagusiak adostu zuen bezela, lanean tinko dihardu teknologia berriak erabiltzen eta inplementatzen antolakuntzan kargu publiko, afiliatu, zaleen eta gizarte osoaren partehartze politikoa bultzatuz.
Eta hemendik aurrrera, webgune honetan sartu eta irakurriko duzuenen laguntza edukitzea nahiko nuke era berean.
Erantzun
Sartu