2002ko irailaren 16tik 18ra Espezialitateko hizkerak eta terminologia
goiburua duen Jardunaldia izango da EHUn, Leioako Campusean. Mezu honen bidez dei egin nahi diegu hartan interesa duten guztiei jardunaldi horretan entzule izan daitezen; gainera, hitzaldi guztietan izango da hizlariekin hitz egiteko eta eztabaidatzeko aukera, azken minutuetan. Izen-ematea doakoa da.
Lehen egunean kanpoko hizlariak izango ditugu:
Cabré eta Lorente irakasleak Bartzelonako Pompeu Fabra unibertsitatean ari dira eta, besteak beste, IULA erakundean egiten duten lanagatik dira aski ezagunak. Gutiérrez irakaslea Salamancako Unibertsitatean da irakasle eta, besteak beste, La ciencia empieza en la palabra. Análisis e historia del lenguaje científico liburuak egin du ezagun gure artean.
Bigarren egunean (goizean) hainbat erakundek izango dute hitza: Euskara Institutuarekin batera parte hartuko dute UZEIk eta Eusko Jaurlaritzako Araceli Diaz de Lezanak
Ondorengo bi saioetan hainbat hizlarik izango dute hitz egiteko aukera. Gaien artean ditugu: testugintza, terminologia, lexikografia, lexikologia, hizkera eta adierazpide bereziak... Komunikazio horien laburpenak programan aurkituko dituzue
2002ko iraila: 16, 17, 18 EHU. Leioako Campusa ESPEZIALITATEKO HIZKERAK ETA TERMINOLOGIA
10:00-11:15 Teresa Cabré (IULA-UPF): "Terminología y normalización lingüística"
11:15-11:45 atsedenaldia
11:45-13:00 Mercé Lorente (IULA-UPF): "Metodologías de trabajo terminológico"
13:00-14:15 Bertha Gutiérrez (USAL): "Ciencia y lexicografía"
09:30-10:45 Araceli Diaz de Lezana (EJ-GV): "Terminologia eta normalizazioa EAEn"
10:45-11:15 atsedenaldia
11:15-12:30 Miel Loinaz (UZEI): "Euskalterm eta terminologia datu-baseak"
12:30-13:45 Iñaki Ugarteburu (EHU): "Euskara Institutuaren terminologia lana"
16:00-16:30 Garai Bilbao, Koldo Jule (EHU): "Goitik beherako testu antolakuntza antzinateko topikaren argitan"
16:30-17:00 Euskara Berezituaren Mintegia (EHU): "Zer irakatsi euskal hitz-hurrenkeraz eta puntuazioaz? Zabaltzen ditugun ideien egokitasuna auzian."
17:00-17:30 Garcia Garcia de los Salmones, Julio (EHU): "Izenaren modifikatzaileen (erlatibozko perpausen eta izenlagunen) metaketa izen-sintagmaren barruan."
17:30-18:00 Garzia Garmendia, Juan (EHUko Euskara Institutua): "Katafora-esapideak bateratzeko bidean"
09:30-10:00 Elosegi Aldasoro, Antton (EHU): "Xede berezietarako hizkerak eta terminologiak euskal tradizioan 1976 arte."
10:00-10:30 Fernandez Ostolaza, Luis (Code & Syntax): "Euskal terminologia datutegien publikotasuna"
10:30-11:00 Morris, Mikel: "Hiztegi elebidun handiak eta konplexuak egiteko arazoak"
11:00-11:30: atsedenaldia
11:30-12:00 Agirre Garcia, Jaione (EHU): "Historia idaztean eta irakastean sortzen diren terminologia arazoak eta proposamenak egin beharra: Errege-Erreginen izenen adibidea."
12:00-12:30 Alberdi Larizgoitia, Xabier (EHU): "-tar atzizkia, espezialitateko hiztegietan: tradiziozko erabilerak eta erabilera berriak."
12:30-13:00 Makazaga, Jesus Maria (EHU): "-ko /-dun atzizkiak"
13:00-13:30 Zabala Unzalu, Igone (EHU): "Euskal hitz elkartuak eta terminologia"
13:30-14:00 Ensunza Lekunberri, Martxel; Etxebarria Bilbao, Jose Ramon; Iturbe Barrenetxea Jacinto (EHU): "Ikur eta zeinu bidezko adierazpen matematikoen irakurbiderako hiru arau nagusi."
16:00-16:30 Aierbe Mendizabal, Axun (EHU): "Administrazioaren iragarkiak: publizitate-arloko hizkera?"
16:30-17:00 Altzibar Aretxabaleta, Xabier (EHU): "Kolokazioak euskarazko kazetaritzan"
17:00-17:30 Diaz Noci, Javier (EHU): "Kazetaritza-euskararen tradizioa berreskuratzeko beharra: datubase historiko bat osatze aldera."
Erantzun
Sartu