Teknologia albisteak

Euskal Herriako bost diskotik bat pirata da

Erabiltzailearen aurpegia
Editorea - Sustatu
2002-06-21 : 14:06

Euskal Herrian bost milioi disko saltzen direla dio Ignacio Casado SGAE-ko ordezkariak. Gurean, pirateria %15 eta %30 bitartean kokatzen da.

Argia astekarian idatzi du Ignacio Casadok. Sustatun ere idatzia du aurretik, eta oraingoan ere ez ditu pirateriaren zifrak ezkutatu. Kolaborazio osoa hemen irakur dezakezu, baina, esandakoa, hemen laburbildu dugu:

  • Pirateriak egileen interesak gogor erasaten ditu.
  • Ez egileen interesak bakarrik, baita interpreteenak, ekoizleenak, diskoetxeenak, grabaketa estudioenak eta zuzeneko salmenta gune zein kontsumitzaileenak. Gainera, Pirateria Ogasun Publikoa osatzen duen zergapeko guztiei iruzur egitea da.
  • Epe ertainera herriaren kultura maila jaistea eragiten du. Sormen intelektualaren babes faltak kultura ekoizpena ez du sustatzen eta balore eta artista beraien loratzea eragozten du.
  • Antolatutako pirateriak ezkutuko ekintzak eta bestelako delitu motak ugalarazten ditu, gure herrian mafia sare arriskutsuak ezartzen lagunduz.

Hiru motako disko pirateria:

  • pirateria pribatua: Lagunei, senideei pasatzen zaizkienak. Marka ezagunetako CD birjinetan babestutako musika lanak grabatzen dira.
  • Pirateria arrunta: Erdi mailako kalitatearekin eta originaletik erraz diferentziatzeko moduan. Legez kanpoko salmenen %80 osatzen du tipo honek.

a) Mota honetan sartzen dira: zuzenean grabatutako kontzertuak. Arau hausleak sortutako azala daramate eta baimenik gabe saltzen dira. Gehienak Italiatik datoz eta denda espezializatuetan saltzen dira asko eta asko. b) CD-R data izena dutenak. Musikalak baino merkeagoak. Gaur egun zabalduena eta kaltegarriena. c) Pirateria profesional eta berezitua: Faltsifikazio onak. Zainduak, kalitate onekoak.

Ondorioa:

Euskaraz sortutako musikari pirateriak kalte handiagoa egiten dio. Disko bakoitzaren produkzioa 6.000 kopia ingurukoa da, eta zifra horietan ez da errentagarria, piratek salmentak jaisten dituzte-eta.

Oso arazo latza da. Euskarazko produkzioa %12ra heltzeko ahalegin berezia egin da, baina pirateriak produkzioa gutxitzea ekar lezake, errentagarritasun eskasagatik.

Laburtuz:

Argian egindako kolaborazio horren aurreko orrietan Jabier Mugururuzari egindako elkarrizketa dakar Argiak. Han aipatzen du kontziente izan behar dugu, ez dela gauza bera euskarazko disko bat pirateatu, edo hizkuntza hedatuetan egina pirateatzea.

Erantzun

Sartu