"Sahararentzat erreferenduma orain" lelopean manifestazioa deitu du SEADen Bizkaiko Lagunen Elkarteak biharko, ekainak 8, larunbata, Bilbon. Manifestazioa eguerdiko 12etan abiatuko da Arriagako plazatik. Hainbat elkarte, sindikatu udal eta bestelako erakundek bat egin dute deialdiarekin.
Saharauien aldeko mobilizazio hau honako testuinguruan egin du SEADen Bizkaiko Lagunen Elkarteak:
Apirilaren 30ean, hamaikagarrenez, Sahararen gaineko erabakia atzeratzea erabaki zuen NBEk, beste hiru hilabetez, atzeratzea arazoa gainetik kentzea balitz legez. Hilabete eta erdi barru, berriz hiru aukeraren artean erabaki beharko du NBEk:
Lehenengo eta bigarren aukerak, funtsean, bat bera dira eta babesle indartsuak dituzte: AEB eta Frantzia beti izan dira Marokoren babesle, saharauien aurkako gerran laguntza ekonomikoa eta militarra eman diotenak.
Marokoko erregimenaren jarrerak beti bezain gogor segitzen du, AEBek eta Frantziak babestuta. Errepresioa eta askatasun falta nabariak dira okupatutako lurraldeetan, berriki ordezkari euskaldun eta kanariar batzuek Aaiunen ikusi ahal izan duten moduan .
Saharauiek arrazoi eta eskubide guztiak dituzten bitartean, ez dute armada indartsu bat edo ordain moduan emateko aberastasunik egun, inoren laguntza erosteko nazioarteko foroetan (ez bada Ekialdeko Timor estatu jaioberriarena). Marokok, berriz, lagun indartsuak ditu: AEBk jada argiro agertu dira "autonomiaren" alde NBEn, marokoarrekin saharako lurretatik petrolioa ateratzeko sinatu berri dituzten akordioak lehenbailehen martxan jarri nahi baitituzte. Frantziak, zer esanik ez, ez du saharauien estatuaz hitzik ere entzun nahi. Espainia, berriz, marokok ondo lotuta dauka etorkinen, Zeuta-Melillaren, haxixaren eta "egonkortasun politikoaren" mamuekin, ez aipatzeagatik Telefonicak eta beste enpresa handi batzuek Marokon dituzten negozioak. Euren probintzia izandakoa eta amaitu bako deskolonizazioan duten ardura historikoa ahaztu nahi du.
Arrazoi osoa izatea ez da nahikoa, saharauiek gure laguntza eta babesa behar dute. Gobernuena ez baina herritarrena badute, argiro, ehunka elkarte, alderdi eta sindikaturen babesarekin batera, hogeita sei urte erbestean, errefuxiatu kanpamenduetan daramatzaten herritarrek zein lurralde okupatuetan errepresioa egunero jasaten dutenek. Horregatik, elkartasun hori islatzeko manifestazioa deitu du SEADen Bizkaiko Lagunen Elkarteak, labur esanda, honakoa eskatzeko:
Manifestazioa deitzen du: SEADen Bizkaiko Lagunen Elkarteak.
Deialdia babesten dute:
Asociaciones Pro-Sahara da Bizkaia ("Aftal" -Getxo-, "Fath" -Leioa-, Salam -Barakaldo, "Hurria" -Bilbo-, "Amal" -Santurtzi-, "Laistiklal" -Portugalete-, "Al Kamar" -Muskiz-, "Tiris" -Gernika-, "Nishma" -Erandio-), Tolosa con el Sáhara, Coordinadora da ONGDs de Euskadi, Medicos del Mundo, Komite Internazionalistak, Askapena, Paz y Solidaddad, Hirugarren Mundua ta Bakea, Euskadi-Cuba Elkartea, Plataforma de Chiapas, Resumen Latinoamericano, Aittia Txiki Kultur Taldea (Lekeitio), Komite Intemazionalista de Ermua, UDALBILTZA, Galdakaoko Udala, Laudioko Udala, Ondamuko Udala, Aulestiko Udala, Zeanuriko Udala, Ermuako Udala, Dimako Udala, Gorlizko Udala, Irungo Udala, Trapagarango Udala, EGI, Gazte Abertzaleak Gazte Komunistak, Hautsi, Euskadiko Gazteriaren Kontseilua, Munduan Gañetik, Instituto de Derechos Humanos "Pedro Arrupe", Elgera, Hegoa, CEAR-Euskadi, Asoc. "Arnasartu", "Egoarbitza" -Ermua-, Kiskitinak, Bizkaiko Emakumeen Asanblada, Lambroa, EGHAM, Comite de Empresa de ETB, Claustro de profesores Goikolanda -Erandio-, Alzaga Ikastola -Erandio-, Asoc. de Mujeres de Las Carreras, Asoc. Cultural de Mujeres de Gallarta, Grupo de Mujeres de Ermua, Asociaciones de Mujeres de Encartaciones, Cáritas Diocesana de Bilbao, Instituto de Teologia y Pastoral de Bilbao, Caritas Diocesana de Ermua, Sabino Arana Fundazioa, Ander Deuna ikastola -Sopela-, Kakitzat, IPES, OPE, CGT, ELA, LAB, UGT, CCOO, LSB-USO, CNT, STEE-EILAS, ESK, EHNE.
Erantzun
Sartu