Euskal enpresa batzuek ez dute makala euren kontrako boikotena: bata, euskaldunak izateagatik eta Israeldarrekin salerosketetan ibiltzeagatik, bestea.
Euskal enpresa batzuek ez dute makala euren kontrako boikotena, bata euskaldunak izateagatik eta Israeldarrekin salerosketetan ibiltzeagatik bestea. Izan ere, Palestinarekin elkartasunez Israelgo enpresa eta produktuei boikota egiteko deia luzatzen ari dira gaztelerazko CSCAweb eta ingelesezko Boycottisraeligoods webguneak. Israelen egindako produktuak identifikatzeko barra kodearen lehengo hiru zenbakiei erreparatzea gomendatzen dute eta horrela, 729 zenbakiez hasiz gero, israeldarrak direla jakin ahal izango dugu. Enpresak identifikatzea ez da horren erreza, hori dela eta israelgo enpresen parte diren lantegiak zein beraiekin negoziotan ari direnak zerrendatzeari ekin diote. Dagoeneko zerrenda mardula osatu dute eta euren artean euskal enpresa batzuk ditugu, hala nola: Ormaiztegiko Irizar Group. (autobusetarako karrozerien arloan Israelen gehien saltzen duena da bere hango ordezkariaren bidez, Jerusalengo Israel MG M.G.B. Vehicles Import & Export), Fagor (Iber Elcoren bitartez Israelgo Electra Ltd. enpresak egindako haize girotuzko aparailuak erabiltzen ditu), IDE Technologies israeldarraren ordezkari den Pasch y Cía. euskal enpresa (ura gezatzeko makinaria eta zerbitzuak eskaintzen ditu estatu espainiarrean) eta Israelgo Gottex markako bainu jantziak esportatzen dituen Donostiako Difusion Moda Internacional S.L.enpresa. Lantegi mordoa dago aipatu zerrendetan, tartean EL Corte Ingles, Zara, Telefonica, Terra, Epilady
Gehiegi ote da halakoen kontrako boikotarena? Non dago muga? Kosmetikoetako Revlon enpresako jabe Ronald Perelman Sharon eta enparauen estrategiaren aldeko sutsua omen da, esaterako, eta munduan judutarrek agintzen dutela argi dago (Hollywood, Wall Street, Mossad: munduko espioitza erakunderik handiena irakurri bestela Gordon Thomasen La historia secreta liburua ) Judutarrek Exterminioari atarramedu ederra atera diote bestela ere (baezpada: biktimekiko errespetu osoz jakina!), jasotzen dituzten milaka milioikako subentzioekin Palestinarren lurrak ari direlako okupatzen eta, bitartean, II Gerrate Mundialean hil ziren milioika poloniarrekiko (4 milioi?) inongo kalte-ordainik jaso gabe dago Polonia.
Oraindik orain, bestela, judutarren kontrako mamuak haizatzen dabiltzan gune batzuk daude interneten (Galizako neo-nazi hauen moduko webetan, kasu)
Bukatzeko, boikotena ez ote da askozaz zorrotzago begiratu beharreko kontua? Ni neu dudatan nago.
Erantzun
Sartu