Teknologia albisteak

Euskaljaia Eibarren maiatzaren 23tik 26ra

Erabiltzailearen aurpegia
josepo - Eibarko Klub Deportibua
2002-05-19 : 20:05

Aurten ere, aurreko urteetan bezala, hainbat ekitaldi antolatu dituzte Deportiboak eta Arrate Kultur Elkarteak. Egun hauetan, besteak beste, hitzaldiak, azoka, kale antzerkia, euskal dantza saioak eta herri kirol erakusketak, trikitilariak, kalejirak eta kantaldia izango ditugu.

XXXVII. EUSKALJAIA EIBARREN

Egitaraua

  • Maiatzak 23 Eguena

19,30 etan. Hitzaldixa "Euskera Nafarroan: Iragana eta Geroa". Hizlarixa Erlantz Urtasun. Eibarko Arrate Kultur Elkartearen 50. urteurreneko programaren barruan

  • Maiatzak 25 zapatua

Artisau eta Basarrittaren ferixia. Herri kiroletako tresnak egitten dittuen artisauak. Eibarko artisau eta basarrittarrak 12etan. Herri kirolak eta Bertxolarixak Harri jasotzailliak: Abadiñoko Herri Kirol Eskolakuak. Aizkolarixak: Ugaitz eta Aratz Mugerza alkarren kontra. Fausto Mugerza 5 mtrko altura australiar erara. Bertsolarixak: Deba Beheko Bertsolari Eskolakuak Arratsaldian. Ustekabe fanfarrea Eibarko kaleak alaituz

22,30 etan. "Arrateko zelaiko kantuak" Lekua: Astelena Frontoia Partehartzaileak: Fran Lasuen (Eguen banda) / Mariasun Angera / Kukka / Asier Serrano / Goruntz Korua /Narbaiza Bertsolarixa / Markos Untzeta /Jainaga eta Narbaiza trikitilarixak /Sostoa Korua /Sostoa Txiki Korua Aurkezleak:Jesus Maria Gisasola "Trunboi" (Arrate Kulturalaren Presidentea);Maider Aranberri (Eta Kitto -ko dinamizatzailea) Salneurria: 6 euro. Sarrerak salgai: Klub Deportiboa, "Arrate" Kulturala, Sagarbitza taberna.

Kantaldi hori Eibarko Udaleko Ego Ibarrak bere garaian kaleratu zuen "Eibar Kantuz Kantu" liburuan oinarritu dugu, Mikel Sangroniz eta Mireia Otzerinjauregik egindakoan. Hala ere kantaldiaren antolamendua Eibarko Klub Deportiboon lepo dago.

Koordinazio nagusia Fran Lasuen Gabilondo eibartarrak eraman du; Oskorriko kide eta gaur egun "Eguen Banda" zuzentzen duen musikariak. Eratzerakoan adin guztiak hartu ditugu kontuan; kantari-mota guztiak; baita abesbatzak eta bertsolariak ere –trikitilariak ahazteke-. Bakoitzak bere moldea emango dio herriko abesti jakin bati eta modu askotako doinuak belarriratuko dira: rocka, klasikoa, jazza... Horrek berezitasun nabari eta nabarmen bat emango dio jaialdiari.

  • Maiatzak 26 domeka

Goizeko 10 etan. Diania, gaitero, zanpantzar eta trikitilarixekin 11 etan. Dantza talde guztiak Urkizu parkian elkartuko dira 12 etan. Kalejiria Urkizutik – Untzagara 12,30 etan. Dantzarixen saiua Untzagan 14,30 etan. Herri bazkarixa Deportibuan Arratsaldeko 6 etan. Erromerixia Untzagan 19,30 etan. Larrain Dantzia Untzagan 19,30 etatik aurrera. Erromerixia Jainaga eta Narbaiza trikitilarixekin Toribio Etxebarrian

Erantzun

Sartu