Letra Galiziarren Eguna
2002-05-16 12:05
Maiatzaren 17an ospatzen da Dia das Letras Galegas, eta egun horren karietara Susa argitaletxeak, Interneten irakur daitezkeen testu galego, eta euskarara itzulien gidatxo hau eskaini gura dizu. 1991eko maiatzean, Sarrik itzulitako Poemas naufragos ere osorik da Interneten.
Euskaraz ere baditugu Castelaoren lan batzuk. Susak lau liburu argitaratu zituen 1986an: Zirtzilak - Kristalezko begiak Koldo Izagirrek euskaratua, Gauzak eta Betiko biak Ramon Etxezarretak itzuliak eta Beti Galizan Bego Montoriok. Koldo Mitxelenako kulturunearen webgunean ipuin bat ere topatu dugu, Koldo Izagirrek jardunaldi batzuetarako apailaturiko edizioaz. Literatura galegoa aldizkarietan Literatura galegoak zaletu asko ditu gurean, eta Literatur Aldizkarien Gordailuan zenbait testu irakur ditzakezu. Pott aldizkarian Mendez Ferrinen Roi Sordo poema (1978ko azaroan). Susan Militantearean amets urdinak ipuina (Mendez Ferrin / Bego Montorio). Ttu ttua aldizkarian Historia do rock and roll (Anton Reixa / Joanes Urkixo). Anton Reixa berari elkarrizketa luzea egin zion Susak 1990eko uztailean. Celso Emilio Ferreiroren poemak Korrok eta Kandelan; Korrok aldizkarian Harrizko gau luzea eta Kandelan Neno orfo con cabalos ao fondo eta Credo Jon Iñaki Lasak euskaratuak.
Idazle galegoak eta literatura unibertsala
Galiziako literaturak leku handia hartu du Interneten. Besteak beste, literatura unibertsaletik galizierara itzulitako obra asko osorik irakur daitezke. Galegoz literatura unibertsala delako gunea eredugarria da. Gomendagarria da halaber Galiziako liburutegi birtuala idazle galegoekin eta beren bibliografiarekin. Modu berean kultura galegoak badu webgunea, literaturari tarte zabala eskaintzen diona.
Erantzunak kargatzen...