Haur Liburu Mintegiak Haur Txikientzako Liburu-gida aurkeztu du Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean, Eskoriatzan. Orain arte kaleratu duen hirugarrena da eta aztertzen ditu 1995etik 1999ra euskaraz eta gaztelaniaz kaleratu diren libururik onenak, sei urte arteko haurrentzat.
Haur Txikientzako Liburu-gidak 107 orrialde ditu eta 208 liburu aztertzen ditu, denak sei urte arteko haurrentzat eginak. Gehienak, 141, gaztelaniaz argitaratu ziren eta gainerakoak, 67, euskaraz.
Irakurketa errazte aldera, lau ataletan sailkatu dituzte liburuok gidaren arduradunek:
Atal bakoitzean liburu gomendagarriak eta liburu oso gomendagarriak bereizten dituzte egileek. Azken hauek dakarte sinopsi txiki bat, euskaraz eta gaztelaniaz, eta iritzi labur bat. Gida errazago erabiltzeko, gainera, hiru aurkibide dakartza azken orrialdeetan: autoreen aurkibidea, tituluena eta gaien araberakoa. Egileek interesgarria iritzi diote gaien araberako aurkibidea eskaintzea, kontuan hartzen badugu oraintsu arte tabu izan diren hainbat gai hasi direla agertzen azken urteotan. Esaterako, heriotza, gerra, arrazakeria, bakardadea, gurasoen hutsunea, etab..
Hamar gomendio, haur txikiak zaletzeko irakurtzen
Amaiera-amaieran, egileek hamar gomendio ematen dituzte haur txikiak nola zaletu irakurtzen:
Haur Liburu Mintegia
Pello Añorga ipuin kontalari ezagunak aurkeztu zuen Haur Txikientzako Liburu-gida, bera baita, Nerea Alzola irakaslearekin batera, argitalpen horren arduradun nagusia. Bien artean eraman izan dute hasiera-hasieratik Haur Liburu Mintegiaren ardura.
Erantzun
Sartu