Zure ADNa jasotzeko datu basea?
2002-04-30 11:04
Datu base horretan egongo den informazioa ez da egongo tuntunean hartuta. Norberak eman beharko du baimena. Horregatik dira garrantzitsuak familia medikuak. Mediku horiek dira gaixoarengandik hurbilen daudenak, eta hauen bidez egingo da datu base erraldoi horretan sartzeko bidea.
ADNa ezagutzea da erronka. Hau egiteko hamar urte inguru beharko dira, baina ia epe "luze" horrek zerbaiterako balio duen. Berez, datuak aztertuko dituzten medikuak errezetak emateko gai izan beharko lirateke. Bizkorragoa behar luke bai gaixotasuna antzematea eta baita sendabidea aurkitzea ere.
Honetan guztian duda egiten duenik ere badago ordea. Jendearen datuak, gure datuak, zure datuak edozein enpresaren bistara?
Erantzunak kargatzen...