Internet eta informatikan afizio pixka bat baduzu, seguru ikusi duzula batean eta bestean XML hitza. Baina zer da XML hori?
XML informazioa trukatu eta gordetzeko lengoaia berria da. Ez al zaizu
inoiz gertatu, norbaitek e-postaz bidalitako dokumentu edo artxibo bat ezin
ireki ibiltzea? Beste gauza askoren artean hau konpontzera dator
eXtensible
Markup Language edo XML hau.
Izan ere, oinarri sinplea izanik, indar ikaragarria du lengoaia berri honek.
Adibidez, tortilla frantsesaren errezeta posible bat XML lengoaian:
<errezeta>
<izenburua> Tortilla frantsesa </izenburua>
<egilea> Gari Araolaza </egilea>
<osagaiak>
<osagaia> Arraultza </osagaia>
<osagaia> Oliba olioa </osagaia>
<osagaiak>
<prozesua>
<pausoa> Jarri olioa zartagin batetan berotzen </pausoa>
<pausoa> Apurtu arraultzak platertxo batetan </pausoa>
<pausoa> Arraultzak zartaginera bota eta buelta bat eman </pausoa>
<pausoa> Atera plater azal batetara tortilla </pausoa>
</prozesua>
</errezeta>
Atentzio pixka batekin irakurriz, formatuaren funtsa ulertuko duzula pentsatzen
dut. Etiketa batzuekin markatu dugu testua zeinak <etiketa> moduan hasi
eta </etiketa> bezala bukatzen diren. Bien tartean beharrezkoa den informazioa
jartzen dugu.
Sinplea, ez da?
Itxuraz tontakeria dirudien honen abantailak zeintzuk dira? Beste batzuen artean:
- Programatxo bat presta daiteke errezeta zerrenda jakin bat egiteko behar
diren osagaiak ordenagailu batek atera ditzan. Hau da, datuen prozesamendu
automatikoa errazten du.
- Errezetak trukatzeko sistema ideala da, formato berdin berdina bait da
bai Windows, zein Linux edo Mac sistemetarako.
- Ordenagailuez aparte, pertsonek ere erraz ulertzeko moduko formatua da,
eta programatzaile batek azkar egin ahal izango du tratamentu automatikorako
programa bat, kodea pixka bat aztertu ondoren.
- Gainera, etiketak norberak edo adostutako talde baten artean asma ditzakegu.
Hau da, jar gaitezen lanean euskal gastronomian interesa dugun talde bat eta
prestatu dezagun guretzat bereziki balioko duen XML dialekto bat adibidez
Sistema honen indarra uler dezazuen hona hemen beste zenbait adibide:
Sustatuko albisteak XML formatuan beste webgune batzuetan
Pentsa
Argiak Sustatuko albisteen titularrak
bere webgunean integratu nahi dituela. Nahikoa dute egunean bi edo hiru aldiz
programa baten bidez helbide
honetan
dagoen informazioa jasotzea. Ikus ezazu zuk zeuk, helbide horretan dagoena zure
ordenagailuan gorde eta gero Windows-eko Bloc de notas edo testu editore sinple
batekin irekiz. Sustatuko albisteak beste webguneetan integratu daitezke oso
erraz, programatxo sinple bat eginez.
Testu prozesagailu guztietan (Word eta horrelakoak) erraz zabalduko diren
dokumentuak
Hau martxan da jadanik
OpenOffice proiektuaren eskutik.
Sistema guztiz desberdinaz dabiltzan bi ordenagailu ezezagunen arteko elkarrizketa
Euskadiko Kutxako kutxazainera joan naiz nire BBVAko txartelarekin dirua ateratzera
eta kutxazain automatikoak nire datuekin honelako eskaera egiten du BBVA banketxera,
beraien sarearen bidez:
<galdera>
<nork> Euskadiko Kutxako ordenagailua </nork>
<nori> BBVAko ordenagailua </nori>
<bezeroa> Gari Araolaza </bezeroa>
<eskaera> Eskudirua ateratzea </eskaera>
<zenbatekoa> 1000 Euro </zenbatekoa>
</galdera>
Eta BBVAko ordenagailuaren erantzuna:
<erantzuna>
<nori> Euskadiko Kutxako ordenagailua </nori>
<nork> BBVAko ordenagailua </nork>
<bezeroa> Gari Araolaza </bezeroa>
<emaitza> Ezeztatua saldo faltagatik </emaitza>
</erantzuna>
Oraingo hau nik asmatutako XML-a da, baina baliteke antzerako elkarrizketak
gertatzea momentu honetan hainbat eta hainbat ordenagailuren artean.
XML dialekto ugari daude, eta egunero sortzen dira berriak, edozein beharretara
egokitzeko. Informazio ugari aurkituko duzu sarean:
Erantzun
Sartu