Aurkeztu da e-debagoiena. Gaur goizean han izan dira sinatzaile guztiak. MCC, MU, Euskaltel, Debagoieneko Mankomunitatea, Goiena komunikazio zerbitzuak eta Eusko Jaurlaritzako industria saila. Helburua: Euskadi Informazio Gizartean planaren barruan Debagoiendarrengana heltzea teknologia berriak emanez. Ezaugarri nagusiak aurrea hartzea eta lankidetza dira.
e-debagoiena Informazioaren Gizartera egokitzeko proiektu komunitarioa da. Proiektuaren ezaugarri nagusiak aurrea hartzea eta lankidetza dira.
Proiektua sortu zen Debagoieneko hainbat agenteren eraginagatik. Horiek ikusi zuten beharrezkoa zela informazioaren eta komunikazioaren teknologia berrien etorrera bizkortzea, eta era berean, teknologia horiek eskualdeko beharretara egokitzea aproposa zela. Horrela, esfortzua egin da etorriko dena azaltzeko, lehentasuna emateko interes handiena duenari eta errealitate bihurtzeko modua aurkitzeko. Helburu komun horrekin, helburu partikularren gainetik, egin dugu lan eragileok. Lankidetzan jardun dugu, sinergia eta osagarritasuna topatzeko gure eta proiektuaren partner teknologikoen artean.
Kontzeptuari dagokionez, Javier Etxeberria irakaslearen ikusmolde telepolitano-a barneratu dugu: Debagoiena Gipuzkoa kaleko auzo-komunitatea da, Araba eta Bizkaia kaleen elkargune; hori guztia, Telepolis-ko Euskal Herria auzoan. Komunitate hori Informazioaren Gizartean murgil daiteke, baina bertan galdu barik. Orain dela gutxiko argitalpen baten, Etxeberria irakasleak honakoa baieztatu du: “Espazio elektronikoa herri eta industria espazioen gainetik dago, baina ez ditut horiek biak deuseztatzen ez ordezkatzen ere. (...) Hori dela eta, hiru inguru sozial adierazgarri daudela esaten dugu, elkarren artean gainjarrita, eta ez espazio elektronikoan bakarrik. Informazioaren eta komunikazioen teknologiek dakarten berritasunek ez gaituzte itsutu behar. Hankak lurzoruan izan behar ditugu, lurzorua lurrezkoa (E1) izan edo asfaltozkoa (E2) izan”. Oinarri horrekin, ikusi dugu Debagoienak garatu duen pertsonalitate kolektiboak –oraingo egoera ekonomikoa kasu– bizi iraun dezakeela Informazioaren eta Komunikazioaren Gizartean, betiere, hirugarren inguruneko baldintzetara egokitzen baldin badakigu. Are gehiago, gure eskualdea gero eta lehenago egokitu hirugarren ingurune horretara, gure balioen eragina ingurune horretan orduan eta handiagoa izango da.
Proiektua aurrera atera ahal izateko lehenengo batzarrak 2001eko uztailean hasi ziren. Orduan, Mondragon Unibertsitateko errektore eta MCCko Zuzendaritza batzordeko kide Jabier Retegik ardura hartu zuen bi erakunde horietako ordezkariak batzeko Debagoieneko Udalen Mankomunitatearekin, Goiena eskualdeko komunikazio taldearekin eta Euskaltel operadorearekin. Urte hartako udako oporraldien aurretik, proiektuaren lerro nagusiak eta lan-programa zehaztu zituzten. Udazkenean, dinamika osagarriak landu zituzten, definizio sektoriala egin zuten partner teknologikoekin, batzar eta osoko bilkura garrantzitsuak egin zituzten... Horren guztiaren ondorioa abenduaren 13an etorri zen, orduan sinatu baitzuten oinarrizko dokumentua. Batzar hartan Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila izan zen, eta proiektuan buru-belarri sartzeko asmoa agertu zuen. Nahiz eta herri egitasmoa izan, sail horrek ikusi zuen esperientzia pilotua izan zitekeela, eta hala, Euskadi Informazioaren Gizartean Planaren erreferentzia izango litzatekeela Debagoiena ibarra. Eusko Jaurlaritzak ekarpenak egin zituen proiektuan, eta adostu egin zuten hitzarmen bidez.
Gauzak horrela, gaur, hitzarmen hori sinatuko dute, eta hala, proiektuaren lantze prozesua bukatutzat emango dute, eta aurrerantzean betetze faseari helduko diote.
e-debagoiena proiektu integral, integratu eta integratzailea da:
Proiektua osatzen dute eskualderako banda zabaleko azpiegituraren Plan Gidatzaileak eta hainbat aplikazio esperimentalek osatutako multzo ireki batek. Aplikazio esperimental horien helburua izango da erabiltzailea eta sarea uztartzea, erabiltzaileak sarea hobeto erabil dezan.
Informazioaren Gizartea eskualdean garatzea da helburua. Hori dela eta, beharrezkoa da ikuspuntu hori azpiegituren hedatzean aplikatzea, horrela, emaitza herri guztietan berbera izateko eta herri horietako bizilagunek aukera berberak izateko. Sare Planak helburu hauek ditu:
Plan horren asmoa da jadanik abian den zuntz optikoko sare tronkal primarioa erabiltzea, eta era berean, sare kapilarra zabaltzea herrigune guztietan, kontuan hartuta herri batzuek daukaten kanalizazioak. Hori guztia pare bat urtean eginda egongo dela aurrez ikusi dute.
Aplikazioak: Administrazioa
e-administrazioa aplikazioan bat egiten dute herri administrazioko ardurek eta Eusko Jaurlaritzak administrazioaren desmaterializazioan estandarrak definitzeko prestatzen diharduen ereduek. Aplikazio horrek definizio hori lortzeko behar beste formula aztertzea du xede, eta hori herrialde osoari hedagarria da. Hauexek dira helburuak:
Aplikazioak: Enpresa
Aplikazioak: Hezkuntza
Aplikazio osagarri batek, Biblio XXI-ek, e-book deritzon teknologia aplikatzea du helburu. Sareko liburutegietan eta berriro karga daitezkeen edukietarako euskarri mugikorretan oinarritzen da.
Aplikazioak: Biztanleendako
Denbora eta dirua
e-debagoienaren asmoa da mugarik gabeko prozesu bat sustatzea denbora mugatu baten: Debagoiena Informazio Gizartean sartzea, hain justu. Etorkizunari aterik itxi barik, proiektuak bi urte iraungo du. Denbora tarte horretan, eskualde osoan jarriko dute banda zabaleko azpiegitura osoa, eta aurrez ikusitako aplikazioen esperimentazio epealdia bukatutzat emango dute. Aplikazio horiek sendotzea eta etorkizunean beste batzuk abian jartzea hainbat erabakiren arabera gertatuko dira. Lortutako emaitzen arabera hartuko dituzte erabaki horiek.
Aurreikuspen ekonomikoei dagokienez, hona hemen aurrekontuak zenbakitan:
Albiste hau egunkarietan jasoa:
http://www.egunkaria.com/gaur/euskalherria/p00015012.html
http://www.gara.net/orriak/P26032002/art11566.htm
http://www.elcorreodigital.com/vizcaya/edicion/prensa/noticias/Guipuzcoa/200203/26/VIZ-GUI-101.html
http://servicios.diariovasco.com/260302/suscr/altodeban001.htm
http://www.deia.es/26-3-2002/26GipuzGipuz03A.htm
http://www.deia.es/26-3-2002/26GipuzGipuz03B.htm
http://www.deia.es/26-3-2002/26GipuzGipuz03C.htm