Bizkaieraz idazteko arauak sarean
Ez da gaur goizean aurkeztutako webgunea, baina bai Beste Webgune Euskaldun Bat (BWEB). Interesgarria ere bada, eta BWEB gaitzat dutenen artean sartzeko nahiko motibo.
Bizkaierea.com
Adolfo Arejita ezagutzen ez duenak jakin beza Labayru ikastegiak ateratako liburuaren zuzendaria izan dela: "Bizkai euskeraren jarraibide liburua". Koldo Zuazok, berriz, "Euskararen Sendabelarrak" liburu interesgarria argitaratu zuen. Bonaparteren euskalkien mapan egindako aldaketengatik ere izan zuzen oihartzuna Zuazok.
- Koldo Zuazok parte hartutako mahaingurua ikus dezakezu gai honen inguruan. Mahaikideak: Miren Azkarate, Josune Ariztondo, eta Joxe Aranzabal izan ziren _Larrun_en egindako elkarrizketan.
- Arekjitari egindakoa, berriz, hemen
Bizkaieraz jarduten duenarendako tresna egokia da webgunea. Nolabait esateko, estilo liburu moduko zerbait da. Bizkaiera estandarrean berba egiteko behar diren tresnak aurkituko dizu webgunean.
Web orrialdea egin dute liburuaren aurretik. Esan daiteke ez dela normalean erabiltzen den bidea, baina honek, liburua izango dena depuratzen laguntzen du, orrazten, janzten. Urritik dago bizkaierea.com sarean, eta egunero 75 bisita inguru jasotzen ditu.
Erantzunak kargatzen...